Edukira joan

Genero-indarkeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indarkeria matxista
Indarkeria matxistaren aurkako babes eskariak eta salaketen garapena Espainian 2008-2016

Genero-indarkeria genero arrazoiengatik pairatzen den indarkeria da. Batzuetan indarkeria matxista, indarkeria sexista edo emakumeen aurkako indarkeriaren parekotzat hartzen da eta beste batzuetan ez. Genero-kontzeptuak berak bilakaera handia eta konplexua izan du eta genero-indarkeria definitzeko orduan ere adostasunik ez dago. Oso ezberdinak izan daitezke lege ezberdinen arabera, erakunde ezberdinen arabera baita marko kontzeptual ezberdinen arabera.[1] [2][3][4]

Definizio batzuen arabera, batetik, genero-sistema ezartzen dituen generoen arteko botereagatik, zeinean matxista eta indarkeria zaleak diren gizonek emakumeak bortizki tratatzen dituzten eta bestetik, norberari ezarritako generoaren paper tradizionalarekin bat ez jokatzeagatik pairatutako biolentzia litzateke.[5]

Nazio Batuen Erakundearen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen aitorpena 1993an egin zen eta ondorengo hitzekin genero-indarkeria definitzen zuen:

"...gender-based violence is violence that is directed against a person on the basis of gender or sex. It includes acts that inflict physical, mental or sexual harm or suffering, threats of such acts, coercion and other deprivations of liberty.... While women, men, boys and girls can be victims of gender-based violence, women and girls are the main victims."[6]

Genero indarkeria EAEn 2002-2009 aldian

Nazio Batuen aitorpenaren arabera emakumeek zein gizonek pairatu dezakete genero indarkeria, mutil zein neska. Baina gehienetan emakumezkoak dira sarritan eta era bortitzagoan sufritzen dutenak. Horregatik, genero-indarkeria mota honi, bereziki emakumeen aurka agertzen denean, emakumeen aurkako indarkeria deitzen zaio. Nazio Batuetako Emakumeen Sailak ere horrelaxe aitortzen du ere.[7]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Beijingen egin zen Emakumeei buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutakoari jarraiki, EAEn Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera emakumeen aurkako indarkeria:

“Emakumea izateagatik pairatutako edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumeari ekintza horiek egiteko mehatxua egitea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan”.[8]

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak horrela definitzen du genero-indarkeria:

“Emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman desberdinen markoan emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria. Indarkeria-mota ugari daude gizon edo emakume izatearekin inolako loturarik ez dutenak; kasu honetan, aldiz, gizonek erabiltzen duten indarkeriaz ari gara, emakumeak kontrolatzeko eta horien gainetik egoteko erabiltzen duten indarkeriaz”.[9]

Nafarroako Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen arabera:

"Emakumeen kontrako indarkeria da emakumea izateagatik emakumeen kontra bideratzen dena edo haiengan proportziorik gabeko eragina duena, genero diskriminazioaren agerpen gisa eta emakumeentzako kalte edo oinaze fi sikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa dakarrena edo ekar dezakeena, mehatxuak, beldurrarazteak eta hertsatzeak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatzen direnak".[10]

2004ko abenduaren 29an BOEn argitaratu zen Genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko Lege Organikoaren arabera genero-indarkeria:

"Indarkeriazko egintza oro, fisikoa nahiz psikologikoa, baita sexu askatasunaren aurkako erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere, gizonezkoek beren ezkontide diren edo izan diren emakumeei, edo haiekin antzeko maitasun-harremanak dituzten edo izan dituzten emakumeei ezartzen dizkietenak, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan. " [11][12]

Kontzeptualizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakunderen arabera, indarkeria mota-ugari badaude ere, genero-indarkeriak emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria aipatzen du. Indarkeria mota hau gizonezkoen hegemonian oinarritzen den gizarte batean ematen da, eta, ondorioz, botere-harreman desorekatuak sorrarazten ditu emakumeen eta gizonen artean. Egiturazko indarkeria da, hots, egitura matxista duen gizartean burutzen da.[8]

Norma Vázquezen arabera mundu osoko emakumeek pairatzen duten indarkeria da, duten adina, itxura fisikoa, zentzumen gaitasuna, baldintza ekonomikoak, erlijioa... dela. [13]

Berria egunkariaren Biktimen Mapa gunearen esanetan, bortizkeria matxista denbora luzez ikusezina izan da. Ahanzturatik atera hildako emakumeak eta biktimen memoria berreskuratzea xede bihurtu da. [14]

Genero indarkeria motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan egindako azken ikerketaren arabera, genero indarkeria ez du bikotekideak soilik sortzen, beraz, lau eragile izan daitezke: Bikotea, bikote ohia, ezagun bat ala ezezagun bat. Indarkeriaren eragileak ere edozein generokoak izan daitezke.[15] Ikerketek aitortzen dituen eragileak talka egiten dute Espainiako legean aitortzen direnekin (bikotea eta bikote ohia soilik). Hemen aipatuko diren adibideak Europako ikerlariek dituzten irizpideekin bat egingo dute: [16]

  • Indarkeria fisikoa: zaplaztekoak jo, ostikadak jo, objektuekin jo, bultzatu, iletik tiratu, erre, itotzen saiatu, zauriak egin.
  • Indarkeria psikologikoa: Adiskideak ikustea debekatu, lan egitea debekatu, etxetik irtetea debekatu, erosketak egiten debekatu, etxeko ekonomian parte hartzea ukatu, iraindu besteen aurrean edo pribatuan, oihukatu, beldurra sartu, objektuak apurtu, mehatxatu, seme-alabak jo beldurtzeko.
  • Indarkeria sexuala: Norberaren gogoaren aurka sexu erlazioak izatera behartu, Ezetz esatera beldurra izan eta erlazio sexualak onartu, ezetz esatea ezinezkoa zenuen egoeran erlazio sexualak izan.
  • Jazarpen sexuala: Gogoaren aurkako muxuak, besarkadak eta ukipenak, broma sexualak, bizitza pribatua eta norberaren gorputzaren inguruko galdera iraingarriak egin, lizunki begiratu, Jarrera exhibizionistak, gogoz kontra pornografia ikusi, sareen bidezko mezu sexual esplizituak egin.

Bestetik, Nazio Batuen emakumeen sailak ondorengo sailkapena egiten du:[17]

  • Bikoteak eragindako indarkeria.
  • Indarkeri eta jazarpen sexuala.
  • Gizakien trata.
  • Emakumeen mutilazio genitala.
  • Haurren ezkontzak.

2022ko martxoan Eusko Legebiltzarrak genero-indarkeria isolatzaileari buruzko legeria ere onartu zuen, Kataluniako Parlamentua izan zen munduko lehena 2020an, eta, ondorioz, emakumeen aurkako indarkeria matxistatzat jotzen da biktimak babesten dituzten pertsonen aurka egiten den genero-indarkeria isolatzailea.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berria egunkariak Biktimen Mapa eguneratzen du 2003 geroztik Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako feminizidioak bilduz. 2019a arte 101 emakume. EUSTATek ere 2008 urtetik aurrerako datuak biltzen ditu. Osakidetzak 2017an emakumeen aurkako 853 indarkeria kasu atzeman zituen.[18][19] [20]

Datuen arabera 2003tik 2019ra 976 emakume hil dituzte.[21]

2014ean, Europa mailan FRA izeneko erakundeak 42.000 emakumei inkesta bat egin zien genero-indarkeriaren inguruan:[16]

  • 15 urte baino gehiagoko bost emakumetik batek pairatu du sexu-jazarpen mota bat.
  • 15 urte baino gehiagoko hamar emakumetik batek sexu indarkeria jasan du.
  • 15 urte baino gehiagoko hogei emakumetik bat bortxatua izan da.
  • Edozein kasutan, biktimen %14ak bakarrik salatu zuen polizian erasotzailea bikotea zenean, eta %13ak erasotzailea bikotea ez zenean.

Inkestan ageriaren geratzen da herrialdeen arteko ezberdintasunak emakumeen kontrako genero-indarkeriaren inguruan: Ezberdintasun hauen arrazoiak ondorengoak izan daitezke: Herrialde ezberdinen kulturaren arabera sexu erasoei buruz hitz egiteko beldurragatik, genero-berdintasunak komunikazioa erraztu lezake, Herrialdeen arteko ezberdintasunak arrisku egoeren inguruan, Herrialde ezberdinen indarkeri orokorreko mailak, Alkohola edateko ohiturak eta etxeetako indarkeria esperientziak.[22]

Gizonek gizon izateagatik pairatutako indarkeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, gizonak genero-sistemaren alderdi boteretsuaren aldean daudenez ez dute jazarpen hau hain bortizki jasotzen. Baina, hala ere gizonek genero-sistema heteropatriarkalak ezartzen dizkion rolak betetzeko beharrean dago, hau da, indartsua, babeslea eta ozarra. Kulturak eskatzen duen jarrera ez duenean agertzen edota bestelako identitate eta orientazio sexualak agertzen dituenean iraina eta gaitzespen soziala jaso ahal ditu. Kasu hauetan, adierazgarria da LGTBI+ kolektiboko gizonek pairatu ohi duten indarkeria homofoboa.[23] Hala ere, gizonen aurkako indarkeria jasotzen duen erregistrorik ez dago egun.

Bestetik, emakumearekin alderatuta gutxiago ematen bada ere, gizonek jazarpen eta indarkeri sexuala pairatzen du ere. Adibidez, ezagunak dira gizonezkoei egiten zaizkien bortxaketak guda edo gatazka garaietan[24] edo presondegietan[25]. Izan ere, gizonen heriotzak eta sexu-indarkeria sortzaileak beste gizonak izan ohi dira, gizonen arteko botere-harremanen ondorioa izanik. Haur mutilek indarkeri sexualaren biktimak izan ohi dira ere familiako kide, irakasle, zaintzaileen aldetik. [26]

Historian zehar, gizonak genitalen mutilazioa pairatu izan dute, eunukoen (gizonen kastrazioa) fenomenotik hasita, gaur egungo zirkunzisiora. Zirkunzisioa ume jaioberriei eta gazteei baimenik gabe eta arrazoi medikoak ez duen prepuzioren mozketa. Mozketa hauek, gizon, emakume eta LGTBI+ taldeko intersexuek (jaiotzez bi sexuekin jaio diren pertsonak) pairatu dezakete jaiotzean eta nerabetasun arteko denbora tartean eta baimenik gabe. Mutilazio hauen aurka intaktibisten taldeek protesta egin ohi dute. Erakunde feministak eta bestelako erakunde ofizialak bakarrik emakumeen mutilazioari erreparatu ohi diote eta honengatik gai honek eztabaiak sortzen dituela dio Cristina Alvarez Degregori ikertzaileak.[27]

Genero indarkeriaren aurkako borroka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, mugimendu feministak, inoiz ez bezala, ahotsa altxatu du genero indarkeriaren aurka. Izan ere, hirugarren olatuak indar gehiago jartzen du indarkeria mota hau aztertzeko, agerian uzteko eta bere aurkaz borrokatzeko. [28] Izan ere, munduan zehar, azaroaren 25ean genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da arrakasta handiarekin.[29]

Esku-hartze hezitzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heziketa mailan, eta gizarte mailan ere, bystandar intervention (lekukoaren esku-hartzea) deritzon ekintzak eraginkorrenak direla frogatu da. Lekukoaren esku-hartzeak eraso sexista gertatzen ari denean lekukoaren aktibazioa planteatzen du, Horretarako ikasleak edo biztanleak lehenengo genero-indarkeria zer den jakin beharko lukete eta bigarrenik komunitatearen babesa eta sustapena jaso beharko lukete egoera salatzeko eta pertsona bortitzari aurre egiteko.[30]Bystandar interventionen adibide praktiko bat Ausarten Kluba litzateke, non ikasleei jazarpena zalatzeko ausardia eskatzen zaien, era dialogikoan eta demokratikoan arazoen aurrean soluzioak bilatzen diren eta beti biktimen alde kokatzen diren babesle modura.[31] Era honetan, ikasle ausartak, berdinzaleak, feministak eta ez-biolentoak nagusitu egiten dira hezkuntza esparruetan, eta bestetik, indarkeriaz jokatzen duten ikasleek erakargarritasuna galtzen dute. Hauxe da, azken finean, genero-indarkeriaren aurkako prebentzioa, mutil biolentoak maiz erakargarrienak direnak[32] erakargarritasuna galtzen dutelako.

Gizarte mailako esku-hartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Genero-indarkeriaren aurkako legea
  • Bizkar-zainak genero-indarkeriaren biktimei.
  • Genero-indarkeriaren aurkako salaketa publikoak eta manifestazioak.
  • Genero-indarkeria salatzeko telefonoa eta kokapen dispositiboak.
  • Genero-indarkeriaren aurkako herriz-herriko protokoloak eta laguntza sareak.
  • Genero-indarkeriaren aurkako kontzientziazioa eta autodefentsa feminista.

Genero-indarkeria literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin klasikoak, antzinako gizartean sortutako istorioak izanik, sexistak izateko joera dute. Sexismo hau gizon-emakumeen paper tradizionalak agerian uzten ditu, halaber, gizona indartsua eta salbatzaile bezala agertzen da eta emakumea delikatua eta zaintzaile bezala. Hala ere, ipuin klasikoetan printze urdinak ez du sekula emakumerik jotzen. Horregatik, ipuin klasikoak ez dira genero indarkeriaren bultzatzaileak, ezta maitasun erromantikoak ere ez[33], baina aldiz, sexistak direla argi dago.

Ipuin klasiko gehienak indarkeriaren eta menderakuntzaren aurkakoak izan ohi dira. Mari Titare ipuin klasikoan adibidez, neskak 3 aldiz jasotzen ditu tratu bortitzak: Bahituta apoagatik, bi aldiz ezkontzera behartuta eta irainduta bere gorputzagatik. Azkenik, Mari Titarek ihes egiten du tratu txarra ematen dioenetatik eta lagun batekin askatasunaren bila abiatzen da, lorategi batean printze batek ezkontzea eskatzen dio eta honek askatasunez eta maitemindurik onartzen du. Modu honetan, Mari Titare ipuin klasiko eta sexista izanik, genero indarkeriaren aurkako mezua bidaltzen du. Era berean, iruzkindu dezakegu, Txanogorritxu, Bizar-urdin eta Sagutxo Pertxenta ipuinen inguruan.[34]

Bestetik, "Tres metros sobre el cielo"[35] edo "Maluma"[36] bezalako pelikula eta abestietan genero-indarkeria modu garbian agertzen da eta gainera indarkeriaz aritzen diren pertsonaiak sexualki erakargarri bezala erakusten dira, indarkeriarekiko erakargarritasuna handituz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Genero indarkeria: Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  2. «El Concepto de Género - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  3. «Generoa: Pikara Magazine, Glosarioa» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  4. Press, Europa. (2016-11-25). «Qué es violencia de género en España y qué no lo es» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  5. (Ingelesez) Equality, The Department of Justice and. «Gender-based Violence» Cosc (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  6. Sexual and Gender-Based Violence against Refugees, Returnees and Internally Displaced Persons. .
  7. Defining violence against women and girls. .
  8. a b «EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EAE-N» (pdf) Emakunde 2016.
  9. EDE Fundazioa, Ikerketa Sozialeko Zerbitzua. [https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_guias/eu_def/adjuntos/pub.violencia.machista.contra.mujeres.eus.pdf «Emakumeen aurkako indarkeria matxista EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna»] (pdf) Emakunde (Noiz kontsultatua: 2019ko irailaren 5a).
  10. (pdf) EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA Zer den, nola jokatu, nora joan. .
  11. Gipuzkoako Foru Aldundia. (pdf) [http://www.irun.org/igualdad/down/Terminologia-indarkeria-matxistaren-arloko-kontzeptuak.pdf INDARKERIA MATXISTARI, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN ERABILITAKO TERMINOLOGIARI ETA HORREN OINARRIA DEN AZTERKETARI BURUZKO AGIRIA. ] (Noiz kontsultatua: 2019).
  12. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-2004-21760» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  13. Vázquez, Norma. «Indarkeria sexista: Glosarioa. Pikara Magazine» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  14. «Indarkeria matxistaren gakoa | Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  15. (Gaztelaniaz) Joanpere, Mar. (2019-06-18). La violencia ejercida contra la infancia por razón de género también es violencia de género. (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  16. a b Emakumeen aurkako genero-indarkeriaren inguruko inkesta Europan.. .
  17. (Gaztelaniaz) «Examine los hechos: Violencia contra las mujeres» interactive.unwomen.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  18. «Biktimen mapa | Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  19. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2017-03-15). «Indarkeria Matxistaren Emakume-Biktimak (0305)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  20. Iruskieta, Asier Arrate. «Emakumeen aurkako 853 indarkeria kasu atzeman dituela esan du Osakidetzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  21. Press, Europa. (2019-01-13). «Recopilación de datos sobre víctimas de violencia de género y doméstica en España» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  22. (Gaztelaniaz) «Diferencias entre países en encuesta europea sobre violencia de género» Tribuna Feminista 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  23. (Gaztelaniaz) «Violencia contra personas LGBTI: Informe Temático de la CIDH» CIDH: Comisión Interamericana de Derechos Humanos (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  24. (Ingelesez) «Male gender-based violence: a silent crisis» ODI (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  25. (Gaztelaniaz) «Esto es lo que pasa en las duchas de las cárceles, contado en primera persona» El Confidencial 2018-05-04 (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  26. (Gaztelaniaz) Civil, Dirección General de la Guardia. «Plantilla Home Principal» www.guardiacivil.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  27. «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  28. «Indarkeria matxistaren aurrean, emakumeak saretzeko beharrean berretsi da Zumaiako mugimendu feminista» Urola Kostako Hitza 2018-11-26 (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  29. Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. 2019-02-18 (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  30. Vidu, Ana. (2018-10-25). Bystander Intervention. Jazarpenaren kontra lekukoaren esku-hartzea. (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  31. kaiera. (2018-11-12). Ausarten Kluba Sansomendi Ikastetxean. (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  32. Indarkeria erabiltzen duten mutilen pertzepzioa nesken aldetik eta sexu erakarpen jarrerak.. .
  33. (Ingelesez) Yuste, Montserrat; Serrano, M. Angeles; Girbés, Sandra; Arandia, Maite. (2014-09-01). «Romantic Love and Gender Violence: Clarifying Misunderstandings Through Communicative Organization of the Research» Qualitative Inquiry 20 (7): 850–855.  doi:10.1177/1077800414537206. ISSN 1077-8004. (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  34. «Más de 4 cuentos clásicos contra la violencia de género» Mugalari (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  35. (Gaztelaniaz) Tres metros sobre el cielo (2010). (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  36. (Gaztelaniaz) De 2016, 6 De Diciembre. «Acusan al cantante Maluma de promover la violencia de género en uno de sus videos» Infobae (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]