Edukira joan

Guarrazarreko Altxorra

Koordenatuak: 39°48′52″N 4°08′44″W / 39.8144°N 4.1456°W / 39.8144; -4.1456
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guarrazarreko Altxorra
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaEspainiako Arkeologia Museo Nazionala
Koordenatuak39°48′52″N 4°08′44″W / 39.8144°N 4.1456°W / 39.8144; -4.1456
Map

Guarrazarreko Altxorra (gaztelaniaz: Tesoro de Guarrazar), euren garaian, errege bisigodoek Elizari eskaini zizkioten botozko gurutze eta koroez osatutako altxor arkeologikoa da.

1858 eta 1861 bitartean aurkitu zen "Guarrazarreko baratza" deituriko aztarnategi arkeologikoan, Gaztela-Mantxa erkidegoko Guadamur herrian kokatua, Toledoko probintzian, probintziako eta erkidegoko hiriburu den Toledotik gertu.

Altxorra, Parisko Cluny Museoa, Madrilgo Errege Jauregiaren Armategia eta Espainiako Arkeologia Museo Nazionalaren artean banatua dago.

Botozko koroetako bat. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala

Aurkitutako pieza guztien artean, baliotsuenak, Rezesvinto eta Suintila errege bisigodoen botozko koroak dira (Suintilarena, 1921ean lapurtua izan zen eta ez da sekula berreskuratu). Biak urrezkoak, zafiro, perla eta beste harribitxi batzuekin xartatuak. Badaude beste koroa batzuk ere, txikiagoak eta pobreagoak, botozko gurutzeak, baita gaur egun desagertuta dauden gerrikoak ere. Guarrazarren aurkitutako bitxi guzti hauek, urregintza lantegi iberiarretatik datoz, tradizio handikoak historiaurretik, bisigodoen garaian arte bizantziarrekin oso lotuak. Xartatutako granateen teknika erabiltzen dute, herri barbaroek betidanik gogokoen izan zutena. Koroetako hizkiak, urrezko albeoloz eginak daude, non zuloan tailaturiko granateak xartatu diren. Gurutzeetako hegalen bozeldutako apaingarriak, germaniar motakoak dira, baina koroen forma, erabat bizantziarra da. Altxorreko koroak, botozkoak ziren, eta erregeek sekula ez zituzten jantzi.

Bizantziar bitxiek, oso ugariak izan behar zuten, historialariek diotenaren arabera. "Aita Meridatarren Bizitzak" liburuan, Meridako elizetan, zenbait gurdi betetzeko haina bitxi zeudela kontatzen da. Historialari arabiar batek dioenez, musulmanek, Toledon sartu zirenean, bertako katedralean, errege bisigodoak ematen joan ziren zenbait botozko koroa ikusi zituzten. Horietako asko, urtu egin zituzten, metal nobleak probesteko. Toledoko Elizako eta Errege Altxorreko bitxiak, arabiarren arteko inbidia eta lehia larrien arrazoia izan zirela ezagutzen da, penintsula konkistatu zutenean. Koroa eta gurutze hauetako asko, elizgizon bisigodoek ezkutatu behar izan zituzten, gertuko Santa Maria de Sorbacesko monasterioan aurkitzen zirenekin gertatu zen bezala.

Aurkikuntzaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guarrazarreko Altxorraren zati bat, ustekabean aurkitua izan zen. 1858an, Santa Maria de Sorbacesko monasterioaren eliza zegoen lurraren erorketa eragin zuten euri zaparradak gertatu ziren. Krispinus izeneko presbitero baten hilobiaren ondoan, hormigoizko kutxa bat argitara irten zen. Aurkitu zuten pertsonek, objektuen erdia urtu zituen Toledoko zilargile batengana eraman zuten. Beste erdia, militar frantziar batek erosi zuen, Parisera eraman eta han Clunyko Museoari saldu ziolarik. Aurkitzaileek, aurkikuntza ikusita, industen jarraitu zuten, eta koroa eta gurutze talde bat aurkitu zuten, oraingo honetan, Elisabet II.a erreginari saldu ziotena, nork Madrilgo Errege Armategian jarrarazi zituen.

Clunyko Museora iritsi ziren Suintila eta Rezesvintoren koroak, Parisen zaharberritu ziren, euren itxura asko aldatu zelarik. Honela, gaur egun Rezesvintoren koroaren erditik zintzilik ikus daitekeen gurutzea, benetan, fibula bat zen, eta oraindik malgukia eta itxidura mantentzen ditu, koroaren erabateko estilo ezberdinekoa izateaz gain. Espainiako gobernuak bi koroak berreskuratu ahal izan zituen, eta Errege Armategian jarri zituen, baina 1921ean, gau batean, Suintilaren koroa desagertu zen, eta sekula ez zen bere arrastoa jarraitzerik lortu.

1921eko apirilak 4an gertatu zen lapurreta Errege Armategian, Suintilaren koroa eta, Domingoren dohaintzari esker Errege Ondareak zuen multzokoa zen burdin hesizko koroa bat, desagertu egin ziren. Lapurretak ez zuen oihartzun handirik izan, soilik La Épocak egin zuen argitalpen zabalago bat grabatuekin, lapurtutakoaren bilaketan gida bezala balio zezan. Dirudienez, lapurrak aurkitu ahal izan ziren, baina ez lapurtutakoa, egundaino oraindik agertu ez direnak.

Juan S. Cozarren eta Cristina Sapalskiren azterketa gemologikoak, Guarrazarreko altxorrak 243 zafiro urdin (euren ezaugarriek egungo Sri Lankatik datozela diotelarik) 3 korderita urdin (iolitak), 14 esmeralda, aquamarina 1, 2 adularia (ilargi harriak). 21 kuartzo ametista, 9 kuartzo hialino, 6 kaltzedonia urdindu, 169 perla, nakarrezko 154 zati, 56 beira artifizial berde, 26 beira artifizial urdin, 2 arre-laranjaxka, 26 zehaztu gabeko kolorekoak, gorri 1 eta granate piropo-almandinozko zati txiki asko dituela adierazi zuen.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]