Hanok
Hanok | |
---|---|
한옥 조선집 | |
Kokapena | |
Hanok-ak ((한옥)) Koreako etxebizitza tradizionalak dira, Kristo aurreko 57. urtean sortu zen Hiru Erreinuen garaian (K.a. 57-668), Joseon dinastia arte (1391-1910). XIV. mendean, Joseon dinastiaren hastapenetan, gaur egun arte ia aldatu ez den diseinua eta formak hartu zituen.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere estiloa naturarekin batera doa, baesanimsu printzipioei jarraiki (literalki: “mendia atzean duela eta ibaia aurrealdean”); haizeak aprobetxatzeko eta ura erraz eskuratzeko modu bat da. Sofistikaziorik gabeko etxebizitzak dira, material xumeekin eginak, hala nola buztinarekin, hwangto lurrarekin, zurarekin eta hanji paperarekin.
Barruko espazioak irekiak dira, ez oso handiak, altzari gutxikoak, oherik eta aulkirik gabeak, lurrean bizitza egiteko pentsatuak, zoruan esertzeko eta yo baten gainean lo egiteko (tapaki bat baino apur bat lodiagoa den koltxoia, ibul edo ohe-zapiz estalia. Eta pyogae bat bururako, gari-oskolez betea. Azpitik ondol edo gudeul bidez berotutako zorua, berogailu sistema baten antzekoa. Familia xumeentzat eraikin bakarra zen hanok-a. Aberatsenek multzo bat osatzen zuten, emakume eta haurrentzat (anchae), gizonentzat (saranchae), gonbidatu eta zerbitzarientzat, eta gainera patio bat eta, are gehiago, arbasoak ohoratzeko tenplu bat, dena harresi batez inguratua.[2]
"Ondola" edo "gudeul" ere deitua, Koreako berogailu-sistema tipikoa da, eta goiz erabili zen Koreako penintsularen iparraldeko eskualdeetan. Beheko aldeko sukaldeko sutegi-sisteman sortutako kea eta beroa modu uniformean transmititzen ziren gela osoan zehar, hodien bidez. Hegoaldeko eskualdeetako "ondola", klima beroagoa zuena, gelako zurezko zorua aireztapen-sistema gisa erabiltzen zen. Eskualde batzuetan, aretoa material harritsuz egiten zen, "ondolaren" beroa luzaroago mantentzeko.[3]
Bizimodua hanok barruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hanok etxe batean bizitzeak esan nahi zuen lurrean esertzeko bizimodua aukeratu behar zela, aulkiaren edo ohearen ordez. Horretarako, zapatak erantzi eta ondo berotutako zoruan eseri edo etzan behar zuen. Gelak ez ziren hain handiak, baina gelaren funtzioa etengabe alda zitekeen altzarien kokalekuen bidez.
Eskualdeen araberako aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar hotz ala hego beroko estilo arkitektonikoak ezberdinak ziren. Hegoaldeko eskualdeek etxe sinpleagoak zituzten, L formakoak, pisu angeluzuzen baten gainean, eta haien muturretan sukaldea eta gelak zeuden. Modu ireki horren arrazoia klima bero eta hezea eta aireztapen egokia ahalbidetzea zen. Aldiz, tenperatura baxuagoa zuten iparraldeko eskualdeetan, patioa inguratzen zuten U edo karratu formako etxe asko zeuden. Eta Jejudo uhartean, haize handia dagoen lekuan, ohikoa zen baso bat egotea haizea geldiarazteko, edo ormatzar oso altu bat etxeen inguruan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://han-association.com/hanok-la-vivienda-coreana-tradicion-ecofriendliness-revival/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20230706/hanok-etxeen-hiria
- ↑ https://herost.org/es/2021/02/18/hanok/
- ↑ http://revistacultural.ecosdeasia.com/el-hanok-y-el-mobiliario-tradicional-coreano/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1] Xabier Bañuelosen erreportaia naiz.eus agerkari digitalean, 2023/07/08.