Edukira joan

Hexosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hexosa sei karbono atomodun monosakarido bat da, formula duena. Hexosak beren talde funtzionalaren arabera sailkatzen dira: aldohexosek karbonodun katearen 1. posizioan aldehido talde bat dute eta zetohexosek aldiz 2. posizioan zetona talde bat.

Aldohexosek lau zentru kiral dituztenez, 16 estereoisomero posible dituzte (24). D edo L konfigurazioa 5. posizioko hidroxilo taldearen orientazioaren araberakoa da, eta ez bere aktibitate optikoaren norantzaren araberakoa. Honakoak dira zortzi D-aldohexosak:

  CH=O           CH=O          CH=O            CH=O
   |              |             |               |
  HC-OH        HO-CH           HC-OH         HO-CH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH       HO-CH           HO-CH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH         HC-OH           HC-OH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH         HC-OH           HC-OH
   |              |             |               |
   CH2OH          CH2OH         CH2OH           CH2OH 
 D-Alosa       D-Altrosa     D-Glukosa       D-Manosa
   CH=O         CH=O            CH=O            CH=O
   |            |               |               |
  HC-OH      HO-CH             HC-OH         HO-CH
   |            |               |               |
  HC-OH        HC-OH         HO-CH           HO-CH
   |            |               |               |
HO-CH        HO-CH           HO-CH           HO-CH
   |            |               |               |
  HC-OH        HC-OH           HC-OH           HC-OH
   |            |               |               |
   CH2OH        CH2OH           CH2OH           CH2OH 
 D-Gulosa     D-Idosa         D-Galaktosa     D-Talosa


D isomero guzti hauetatik denak agertzen dira naturan, altrosa ezik. L-altrosa berriz Butyrivibrio fibrisolvens bakterioan aurkitu ahal izan da.

1926tik jakina da sei karbonodun aldosek hemiazetal ziklikoak osatzen dituztela.

Fruktosaren egitura

Zetohexosek hiru zentru kiral dituztenez, zortzi estereoisomero posible dituzte (23). Hauetatik oraingoz lau D isomeroak bakarrik aurkitu dira naturan:

CH2OH        CH2OH         CH2OH        CH2OH 
  |            |             |            |
  C=O          C=O           C=O          C=O
  |            |             |            |
 HC-OH      HO-CH           HC-OH      HO-CH
  |            |             |            |
 HC-OH        HC-OH       HO-CH        HO-CH
  |            |             |            |
 HC-OH        HC-OH         HC-OH        HC-OH
  |            |             |            |
  CH2OH        CH2OH         CH2OH        CH2OH 
D-psikosa    D-fruktosa    D-sorbosa    D-tagatosa

Legamiek, naturalki sortutako hexosak bakarrik probestu ditzakete hartziduraz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]