Edukira joan

Himilko Nabigatzailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Himilko Nabigatzailea

Bizitza
JaiotzaK.a. VI. mendea
HeriotzaK.a. V. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Himilko (fenizieraz: Chimilkât; antzinako grezieraz: Ἱμίλκων) Kartagoko nabigatzaile eta esploratzaile bat izan zen, K.a. VI. mendearen amaieran edo V. mendearen hasieran bizi izan zena. Kartagok inguruko eskualdeen gaineko agintaritza nabarmena izan zuen denboran.

Bere abenturak idazle erromatarrek aipatu zituzten. Himilkoren bidaiari buruzko aipamenik zaharrena Plinio Zaharrak Historia Naturalean aipamen laburra egin zuen. Rufo Festo Avienok, Himilko hiru aldiz aipatu zuen, Ora Maritima idazkian, K.a. IV. mendeko geografiazko kontakizun poetikoa[1].

Pliniok[2] esan zuen Gadesetik iparralderantzko aurkikuntza-bidaia bat zuzendu zuela, Europaren mendebaldeko kostaldean zehar, Hanno Nabigatzaileak hegoalderantz egin zuen bitartean. Avienok Himilko autoritate gisa aipatu zuen Ora Maritima izeneko poema geografikoan[3][4].

Bere bidaiak hilabete batzuk iraun zuen eta ez dakigu noraino iritsi zen; Kartagotarrek informazioa ezkutatzen zuten beste merkatari batzuei ez laguntzeko. Pliniok dio hori gertatu zela "Carthaginis potentia florente" zenean[5].

Gutxi ezagutzen da Himilkori buruz. Lehen aipatu bezala, Himilkok iparraldean nabigatu zuen Atlantikoko kostaldean zehar Iberiar penintsulatik Britainiar uharteetara[6]. Frantziako ipar-mendebaldera bidaiatu zuen, baita Portugalen bizi zen Oestrimio tribuaren lurraldera ere, eztainu[oh 1] eta beste metal preziatu batzuk negoziatzeko.

Himilkoren bidaien agirietan Albion eta Ierne uharteak ere aipatzen dira. Avienok baieztatu zuenez, Oestrimiorako joan-etorriak lau hilabete behar izan zituzten kartagotarrek[7]. Himilko ez zen lehena Ozeano Atlantikoaren iparraldean nabigatzean; Avienoren arabera, Himilkok Iberiaren hegoaldeko tartessoarrek erabilitako merkataritza bidea jarraitu zuen.

Himilkok esan zuen bere bidaiak nahiko latzak zirela, behin eta berriz itsas munstroak eta algak agertzen zirelako[8], ziurrenik greziar arerioak beren merkataritza bide berrietan lehiatzea eragozteko. Munstroen inguruko kartagotar kontuak, Atlantikori buruzko mito iturri bat ziren, marinelak itsasoratzerakoan beldurtzen zutenak[9].

  1. Kobrearen eta eztainuaren aleazioarekin brontzea sortzen da

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Avieno, Rufo Festo eta Murphy, J. P. (1977): Ora maritima: edo, Bretainiatik Massiliaraino itsasertzaren deskribapena, Ares argitaletxea, ISBN 0-89005-175-5
  2. Plinio Zaharra, Historia Naturala 2.169a
  3. Rufus Festus Avienus, Ora Marítima
  4. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  5. Plinio Zaharra, Naturalis historia
  6. Artxibatutako kopia. Jatorrizkotik artxibatuta 2014-02-13. 2020-09-29an berreskuratua.
  7. Himilco
  8. Avieno, V. 113-128
  9. ROLLER, Duane W. (2006): Through the pillars of Herakles: Greco-Roman exploration of the Atlantic. Taylor & Francis, 27-28 or. ISBN 0-415-37287-9

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]