Historia Naturalaren Museoa (Londres)
Historia Naturalaren Museoa (ingelesez: Natural History Museum) Londreseko museo ezaguna da, naturaren historiaren inguruko gaiak aurkezten dituena. Kensington eta Chelseako Exhibition Road kalean kokaturik dago beste bi museo handirekin batera, Zientzia Museoa eta Victoria and Albert Museum hain zuzen ere. Historia Naturalaren Museoaren sarrera Cromwell Road kalean dago ordea.
Mundu mailan erreferentea den museoa da, espezieen taxonomia, identifikazioa eta kontserbazioari dagokionean. 70 milioi objetutik gora ditu, batzuk oso garrantzitsuak, Charles Darwinek bildutako aleak esate baterako. Urtero bost milioi eta erdi bisitari izaten ditu, Erresuma Batuko hirugarren bisitatuena da.
Museoko alderik ezagunena sarrerako gela handia da, Hintze Hall izenekoa. 35 urtetan zehar gelaren erdian diplodocus erraldoi bat egon izan da baina 2017ko udan balea urdinaren hezurdura ezarri zuten haren lekuan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hans Sloane (1660-1753) naturalista irlandar-britainiarrak bilduma handia osatu zuen. 71.000 objetu bazituen, besteak beste 40.000 liburu eta 7.000 eskuizkribu, baina tartean baziren landare lehortuen 337 bilduma, animalia eta gizakien eskeleto ugari eta beste hainbat gai natural. British Museuma sortu zen bilduma erraldoi hau jasotzeko.
XIX mendean Sir George Shaw zaindariak hainbat elementu saldu zizkion zirujauen eskolari. 1833an esate baterako Sloanek utzitako 550 intsetutatik ez zen batere gelditzen. 1856an Richard Owen aukeratu zuten British Museumeko Historia Naturalaren mintegiburu eta honek erabaki zuen espazio handiagoa behar zutela mintegiko aleek. 1864an South Kensingtonen lursail bat erosi eta museo bat eraikitzeko lehiaketa antolatu zuen. Alfred Waterhouse arkitekto ingelesak irabazi zuen lehiaketa eta 1873 eta 1880 artean altxatu zuten eraikin berria. 1881ean ireki zituen ateak berehala British Museumarekin banatzeko eskaera egin zuten. Eskaera ez zen orea 1963 arte gauzatu.
1986an ondoan zegoen Geologia museoa barneratu zuen eta galeriak birdiseinatuz sumendi aktibo bat eta lurrikarak simulatzen dituen gelak eraiki ziren eta museoa mundu mailan bihurtu zen ezagun.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak hainbat atal ditu, koloretan banaturik daude.
- Eremu gorria: Lurraren historia aldakorra erakusten du. Geologian oinarriturik dago eta mineralak, arrokak eta fosilak ikus daitezke. Sumendiak barrutik erakusten ditu eta lurrikarak simulatzen dituen makina bat ere badu.
- Eremu berdea: Lurrazaleko animalia, landare eta mineralak erakusten dira, bai eta ekologia eta eboluzioa bezalako kontzeptuak ere. Bertan daude hegaztiak, primateak, landareak... Sekuoia erraldoia da erakusgai ezagunena.
- Eremu urdina: Itsasoan zentratzen den arren baditu beste sail batzuk ere, dinosauroak, ugaztunak eta gizakia. Museoko gela ezagunenak bertan daude, dinosauroak eta balea urdinaren erreplika hain zuzen ere.
- Eremu laranja: Darwin Zentrua eta Lorategia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sarrerako diplodocusa.
-
Dinosauroen galeria.
-
Itsasoko ugaztunen gela.
-
Dodoa, hegaztien galerian.
-
Itsasoko narrasti erraldoien fosilak.
-
Sekuoia erraldoiaren enborra.
-
Meteoritoa.
-
Mineralen galeria.
-
Lurraren historiaren galeriarako sarrera.
-
Ammonitea.
-
Charles Darwinen estatua.
-
Sarrerako aretoa, erdian Diplodocus ezaguna, 2017 arte egon izan zena.
-
Sarrerako aretoa, erdian Balea urdinaren hezurdura, 2017an ezarri zena.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala