Ibijoke Faborode
Ibijoke Faborode | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osun State (en) , XX. mendea |
Herrialdea | Nigeria |
Familia | |
Aita | Micheal Oladimeji Faborede |
Hezkuntza | |
Heziketa | Obafemi Awolowo University (en) École de management de Normandie London School of Economics |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | The Africa Report (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibijoke Faborode (Oxun estatua, Nigeria, XX. mendea) Nigeriako ekintzailea da, gero eta emakume gehiago politika munduan aritu daitezen bultzatzen duena.[1] 2022. urtean BBCk 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuen.[2]
Hezkuntza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faborode Nigerian Historiako eta Nazioarteko Harremanetako goi-mailako ikasketak egin zituen, Frantzian proiektuen kudeaketan, eta Ingalaterranen presa-analisian London School of Echonomicsen. 2014. urtean Ibijoke The Africa Report aldizkarian hasi zen lanean, Pariseko egoitzan, Afrikako marka handientzako eta gonernuetarako komunikazio-kanpainak kudeatuz. 2017. urtean, Erresuma Batuko Kanpo Gaietako Sailaren ardurak hartu zituen, Mendebaldeko Afrikan politika harremanak, merkataritza eta inbertsioak bultzatuz.[3][4]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko abenduan, Electher izeneko erakunde politiko panafrikarraren sorkuntzan parte hartu zuen, emakumeak kontzientziatu eta prestatu egiten dituena politika munduan lan egin dezaten.[5] 2022an, Afrikako 2.000 emakume inguru prestatuak zituen. 2023ko hauteskunde orokorren aurrean, #Agender35 proiektuarekin aurrera egin zuen, US$ 10 milioi emateko 1.000 emakume ahalduntzeko eta 35 hautagai prestatzeko helburuarekin 2023rako. APP bat ere prestatu zuen Hauteskunde-datuak aztertzeko.[6][7]
2021. urtean, London School of Echonomics erakundearen 2021eko Africa Summit bileraren zuzendarikidetza bereganatu zuen.[3]
Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022. urtean BBCk 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News. .
- ↑ a b Two Nigerians Make BBC’s 2022 List Of 100 World Inspiring, Influential Women | Sahara Reporters. .
- ↑ a b Ibijoke Faborode. .
- ↑ stakeholders, Engaging critical. Ibijoke Faborode - Co-founder and Executive Director, ElectHER. .
- ↑ Preparing Women for Politics in Nigeria. 2021-04-15.
- ↑ Ibijoke Faborode: Advancing Inclusion of Women in Politics – THISDAYLIVE. .
- ↑ ElectHER | Center for Civic Justice. .