Edukira joan

Ivanovo

Koordenatuak: 57°N 41°E / 57°N 41°E / 57; 41
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivanovo
Иваново
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Ivanovo oblasta
Hiri okrugaIvanovo Urban Okrug
AlkateaVladimir Sharypov (en) Itzuli
Izen ofizialaИваново
Jatorrizko izenaИваново
Posta kodea153000
Geografia
Koordenatuak57°N 41°E / 57°N 41°E / 57; 41
Map
Azalera104,84 km²
Altuera120
Demografia
Biztanleria361.644 (2021)
−42.954 (2020)
Dentsitatea3.449 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia4932
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAstrakhan, Agia Napa (en) Itzuli, Plovdiv, Plano eta Fergana
http://ivgoradm.ru/

Ivanovo (errusieraz: Иваново), 1932 arte Ivanovo-Voznesensk deitua, Errusiako hiria da, izen bereko eskualdeko hiriburua. Uvod ibaiaren ertzean dago[1], Moskutik 254 km ipar-ekialdera. 2010ean 408.330 biztanle zituen[2].

Hiria 1871n sortu zen, Ivanovo eta Voznesensk herriak batu zirelarik. Hori dela eta, 1932 arte Ivanovo-Voznesensk izena hartu zuen. 1710ean, Petri I.a Errusiakoaren aginduz, Errusiako lehenbiziko liho-errotak ezarri ziren Ivanovo herritik gertu. Harrezkero oihal fabrika asko kokatu ziren bertan, eta XIX. mendearen erdialdean Errusiako Manchester ezizena eman zitzaion[1]. 1905ean, bertan egin zen tsarismoaren garaiko grebarik handiena, eta bertan eratu zen lehen sobieta.

Kotoi-industriaren gune nagusia da. Mekanika-industria (ehun-oihalgintzarako) eta janari-industria ere garrantzi handikoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]