Jan Kappeyne van de Coppello
Jan Kappeyne van de Coppello (Haga, 1822ko urriaren 2a - ibidem, 1895eko uztailaren 28a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1877tik 1879ra.
Zuzenbidea ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean, eta abokatu aritu zen Hagan. 1869an Hagako zinegotzi hautatu zuten eta bi urte geroago Diputatuen Ganberan sartu zen, 1866an berrautatzea lortu ez bazuen ere. 1871n eserlekua berriro irabazi zuen. 1876an liberalen buruzagi bihurtu zen eta hurrengo urtean lehen ministro izendatu zuten.
Lehen hezkuntzako legea onartu zuen, eskola publikoak bakarrik finantzatu zituena eta konzerbadore eta katolikoen gaitzespena jaso zuena. 1879an dimisioa eman zuen liberal aurrerakoien eta liberal kontserbadoreen arteko desadostasunen ondorioz.
Ondoren, 1888an senatari aukeratu zuten.