Edukira joan

Jane Birkin - Serge Gainsbourg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Birkin – Serge Gainsbourg
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1969ko otsaila (Frantzia)
Grabazioa1968eko urtarrilan Parisko Gaïté estudioan. 1968ko azaroaren 12 - 19 eta abenduaren 16 – 18 Londresko Chappell estudioan.
Musika motaPop, Rock psikodeliko
Iraupena31:00
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
Initials B.B.
(1968)
Jane Birkin – Serge Gainsbourg
(1969)
Histoire de Melody Nelson
(1971)

Jane Birkin – Serge Gainsbourg, Je t'aime... moi non plus izenburuaz ere ezaguna, Serge Gainsbourgen bederatzigarren eta Jane Birkinen lehen estudioko diskoa da, 1969an kaleratua.

Diskoa 1968an grabatu zen, Parisen eta Londresen, eta Arthur Greenslade moldaketen eta musika zuzendaritzaren arduraduna izan zen[1]. Abestiak Serge Gainsbourgek, Jane Birkinek edota biek batera kantatzen dituzte.

Je t'aime... moi non plus diskoaren abesti ezagunena eta lehena da. Aurretik single gisan arrakasta handia lortua zuen, baita nahiko eskandalua ere, haren ageriko letra eta bertan entzuten ziren emakume hasperenak zirela-eta, maitasunik gabeko sexuaren tabua hausten zutenak[2].

Diskoaren beste abestiek ere maitasuna eta erotismoa dituzte gai nagusitzat. Heriotza ere zenbait abestitan agertzen den gaia da, diskoan dualtasun hunkigarria sortuz.

Abestien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak Serge Gainsbourgek idatzi eta ondu zituen, aurkakoa adierazten ez bada.

Jane Birkin – Serge Gainsbourg
Znbk. IzenburuaMusikaAbeslaria(k) Iraupena
1. "Je t'aime... moi non plus"   Serge Gainsbourg eta Jane Birkin 4:25
2. "L'anamour"   Serge Gainsbourg 2:20
3. "Orang outan"   Jane Birkin 2:25
4. "Sous le soleil exactement"   Serge Gainsbourg 2:49
5. "18-39"   Jane Birkin 2:39
6. "69 Année érotique"   Serge Gainsbourg eta Jane Birkin 3:19
7. "Jane B"  Frédéric Chopin-en 4. Preludio, Opus 28-ren moldaketaJane Birkin 3:05
8. "Élisa"  Michel Colombier, Serge GainsbourgSerge Gainsbourg 2:30
9. "Le canari est sur le balcon"   Jane Birkin 2:17
10. "Les sucettes"   Serge Gainsbourg 2:34
11. "Manon"   Serge Gainsbourg 2:40

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
  2. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]