Jennifer Aniston
Jennifer Joanna Aniston (Sherman Oaks, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko otsailaren 11 - ) Friends telesailean Rachel Greenen papera antzezteagatik ezaguna egin zan. Antzezle, komediante, zuzendari eta zinema ekoizle estatubatuarra da. Telesaileko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi eban Rachel Green interpretatzerakoan Friends izeneko telezaian. [1]Paper horren esker Emmy Sari bat eta Aktoreen Sindikatuaren Sari bat irabazi eben, eta azken bi denboraldietan milioi bat dolar jaso ebazan kapitulu bakoitzeko.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jennifer Joanna Aniston New Yorken hazi zan. [3]John Aniston aktorearen eta Nancy Dow aktore eta modeloaren alaba da. [4]Anistonen aita greziarra zan, Greziako Kreta uhartean jaioa. Bere ama, berriz, New Yorken jaio zan, italiar, eskoziar-kanadar, irlandar, ingeles jatorrikoa, eta greziar kantitate txiki batekoa.[3] Anistonek bi anai-arreba daukaz, John Melick eta Alex Aniston. Bere aitabitxia Telly Savalas aktorea zan, bere aitaren lagunik onena izan zana. Grezian bizi izan zan urtebetez, bere familiarekin eta geroago New Yorkera itzuli ziran. Bere aita Days of Our Lives, Love of Life eta Search for Tomorrow telenobeletan aritu da. Aniston, Rudolf Steiner [5]eskolan egon zan eta Manhattan Fiorello H. LaGuardia High School of Music & Art and Performing Arts-eko bigarren hezkuntzan graduatu zan.[6]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aniston Hollywoodera bizitzera joan zanean, Los Angelesera, Kaliforniara, 1990ean, lortu ebazan lehen rolak telebistan Molloy telesailean eta Camp Cucamongan.[3] Ferris Bueller-en ere protagonista izan zan, 1986ko Ferris Bueller's Day Off film arrakastatsuaren telebistarako egokitzapena. Seriea, ordea, berehala ezeztatu zan. Aniston bi telebista saio komikotan agertu zan: The Edge eta Muddling Through, Herman 's Head eta Burke' s Law. Agertzen zan hainbat programa bertan ezeztatu ondoren, 1993ko beldurrezko filmeko protagonista izan zan, Leprechaun (La noche del duende en España edo El duende maldito en Latinoamerica), kultuzko film bihurtu zana eta haren arrakastak ondorio gehiago sortu ebana, zeinetan Anistonek ez eban parte hartu. [7]Denpora pasatu ondoren Leprechaun estreinaldian, Anistonek emanaldia uztea pentsatu eban.
Zinemako ibilbide arrakastatsua du batez ere komedia erromantikoetan, non Hollywoodeko hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu eban. Kritikaren laudorioak irabazi ebazan, She 's the One, Office Space, Amigos con dinero eta The Good Girl film independenteetan egindako interpretazioengatik. Friends telesaila amaitu ondoren, bere arrakasta komertzial handienak Como Dios/Bruce Todopoderoso, Along Came Polly, Viviendo con mi ex, Marley y yo eta ¿Qué les pasa a los hombres? filmak izan dira.[8]
Informazio gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailean ere presentzia handia izan eban, “The Rachel” ezizenez ezaguna den ile mozketa ikonikoagatik. Oso ezaguna izan zan garai hartako emakumeen artean.[9] [10]Izan ere, hainbat urtetarako orrazkera imitatu eben, [11]eta, gainera, Rolling Stone aldizkariak «El mejor pelo de Estados Unidos» izendatu eban.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1990 | Camp Cucamonga | Ava Schector | Telefilma |
1993 | Leprechaun | Tory Reding | |
1996 | She's the One | Renee Fitzpatrick | |
Dream for an Insomniac | Allison | ||
1997 | Picture Perfect | Kate Mosely | |
'Til There was You | Debbie | ||
1998 | The Object of My Affection | Nina Borowski | |
1999 | The Iron Giant | Annie Hughes | ahotsa bakarrik |
Office Space | Joanna | ||
2001 | Rock Star | Emily Poule | |
2002 | The Good Girl | Justine Last | |
2003 | Bruce Almighty | Grace Connelly | |
2004 | Along Came Polly | Polly Prince | |
2005 | Rumor Has It | Sarah Huttinger | |
Derailed | Lucinda Harris | ||
2006 | The Break-Up | Brooke Meyers | |
Friends with Money | Olivia | ||
Room 10 | - | film laburra, zuzendari ordea | |
2008 | Management | Sue Claussen | |
Marley & Me | Jenny Grogan | ||
2009 | He's Just Not That into You | Beth | |
Traveling | Eloise | estreinaldirako datarik gabe | |
The Switch | Kassie | ekoizpen lanetan |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1990–1991 | Ferris Bueller | Jeannie Bueller | |
1992–1993 | The Edge | Hainbat pertsonai | |
1994–2004 | Friends | Rachel Green |
Gonbidatutako agerraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1990 | Molloy | Courtney | 2 atal |
1992 | Quantum Leap | Kiki Wilson | "Nowhere to Run" (5. denboraldia, 4. atala) |
1992—1993 | Herman's Head | Suzie Brooks |
|
1994 | Burke's Law | Linda Campbell | "Who Killed the Beauty Queen?" (1. denboraldia, 4. atala) |
Muddling Through | Madeline Drego Cooper | — | |
1996 | Partners | CPA Suzanne | "Follow the Clams?" (1. denboraldia, 17. atala) |
1998 | Disney's Hercules | Charmaine (ahotsa) | "Dream Date" (1. denboraldia, 27. atala) |
1999 | South Park | Mrs. Stevens - Choir Teacher (ahotsa) | "Rainforest Schmainforest" (3. denboraldia, 1. atala) |
2003 | Freedom: A History of Us | Jessie Benton | "Wake Up America " (1. denboraldia, 4. atala) |
King of the Hill | Pepperoni Sue/Stephanie (ahotsa) | "Queasy Rider" (7. denboraldia, 13. atala) | |
2007 | Dirt | Tina Harrod | "Ita Missa Est " (1. denboraldia, 13. atala) |
2008 | 30 Rock | Claire Harper | The One wth the Cast of Night Court (3. denboraldia, 3. atala) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2014-09-20). «Friends, 20 años de una comedia que hizo historia» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Friends", la madre de todas las comedias» vanguardia.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ a b c (Ingelesez) Hellomagazine.com. «Jennifer Aniston. Biography, news, photos and videos» HELLO! (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ «| PEOPLE.com» web.archive.org 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «A Woman We Love: Jennifer Aniston» Esquire 2007-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ «Jennifer Aniston Biography» web.archive.org 2008-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ (Ingelesez) Canby, Vincent. (1993-01-09). «Review/Film; Pogo Stick, Murders And Gold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ «Jennifer Aniston» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20150223044849/http://www.abc.es/20110120/estilo-gente/abci-jennifer-aniston-corte-pelo-201101201120.html/ «Jennifer Aniston: �El corte de pelo de Rachel (Friends) es el m�s feo que he visto nunca� - ABC.es»] web.archive.org 2015-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ «Jennifer Aniston definitivamente no extraña el corte de pelo The Rachel - E! Online Latino» E! Online 2014-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rachel tenía el corte más feo según Jennifer Aniston» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).