Edukira joan

Johann Bernhard Fischer von Erlach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Bernhard Fischer von Erlach

Bizitza
JaiotzaGraz1656ko uztailaren 20a
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
HeriotzaViena1723ko apirilaren 5a (66 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaFischer von Erlach family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea, hirigilea, margolaria, domina-egilea eta arte-historialaria
Lantokia(k)Viena
Praga
Salzburgo eta Graz
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa

Johann Bernhard Fischer von Erlach (Graz, Austria, 1656ko uztailaren 20a - Viena, Austria, 1723ko apirilaren 5a) austriar arkitekto, dekoratzaile, eskultore eta arte historialaria izan zen.

Gian Lorenzo Berniniren lantegian ikasi zuen Erroman, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto-ibilbide ospetsua. Italiako barrokoaren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta Eliza Katolikoa goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen.

Lehen obretan Francesco Borrominiren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, Salzburgon, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, Moravia); ondoren Versailles hartu zuen eredu Schönbrunn jauregia egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, Schwarzenberg jauregia adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta Vienako San Karlos Borromeo elizan (Viena, 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkitekturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). "Arkitektura historikoa" (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Bernhard Fischer von Erlach Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.