Jupiter bero
Itxura
Jupiter bero bat, pegasoar planeta edo pegasidio ere deitua, Jupiterren antzeko masa (1,9x1027) edo handiagoa duen exoplaneta mota bat da, baina gure eguzki sisteman gertatzen denaren ordez, non Jupiterrek eguzkiaren inguruan 5 unitate astronomikoko distantziara orbitatzen duen, Jupiter bero motako planetek euren izarraren inguruan 100 aldiz hurbilago orbitatzen dute (0,05 unitate astronomiko). Jupiter bero bat bere izarretik Merkurio gure eguzkitik baino zortzi aldiz hurbilago dago.
Mota honetako planeten existentzia 1925ean proposatu zuen Otto Struvek, nork izar amaren abiadura erradialaren erabilera ere proposatu zuen detekzio metodo baliagarri bezala.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jupiter bero motako planetek honako ezaugarri komunak dituzte:
- Bere izarraren aurrean igarotze bat ikusteko aukera urrunagoko orbitak dituzten planeten kasuan baino handiagoa da.
- Eguzkiaren eragin maila altua dela eta, euren dentsitatea beste kasu batzuetan baino txikiagoa da.
- Guztietan migrazio planetarioa gertatu dela uste da, izarretik hain gertu ez bait luke masa horretako planeta bat eratzeko haina material egon behar.
- Guztiek dute eszentrikotasun txikiko orbita, euren orbitek, librazio prozesuaren bidez, biribilak izateko joera baitute. Honek, planetak bere errotazio bere orbita periodoarekin bateratzea ere eragiten du (errotazio sinkronoa)