Le Torchon brûle
Le Torchon brûle | |
---|---|
Mota | egunkari |
Fitxa teknikoa |
Le torchon brûle Mouvement de libération des femmes (MLF) (euskaraz Emakumeen Askapenerako Mugimendua) talde feministak 1971ko maiatzetik 19731ko ekainera bitartean argitaratutako egunkaria da, eta zero zenbakia du 1970eko abenduan[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Le torchon brûleren ideia MLFren batzar orokor batean sortu zen; MLFko militanteak Parisko Arte Ederren Eskolan elkartzen ziren, asteazkenero hamabostean behin, 1970eko udazkenetik.
Zero zenbakia 1970eko abenduan agertu zen, Jean-Edern Hallierrek zuzendutako L'Idiot Libertéren lehen zenbakian txertatuta[2][3]. Orrialdeak puntuz mugatuta zeuden, irakurle interesdunek moztu eta libreta batean bildu ahal izateko[4].
Le torchon brûleren lehen zenbakia kioskotan 1971ko udaberrian saldu zen libera1eko prezioan, 16 orrialde zituen eta 35.000 ale kaleratu ziren[5].
Martine Franck argazkilariak (1938-2012) Le torchon brûleren lehen edizioaren itxiera betikotu zuen 1971ko maiatzean, eta bertan egunkariko partaideak ikus daitezke: Marie Dedieu, bera ere argazkilaria[6], Juliette Kahane, Marielle Burkhalter, Nadja Ringart, eta Sylvina Boissonnas[7].
Sei zenbaki eta gehigarri baten ondoren, 5. zenbakian sartutako "Amen Eguna ale berezia"[4], Le torchon brûler desagertu zen.
Beste izen batzuek erreleboa hartu zuten: Les Cahiers du Grif (1973-78), Le Quotidien des femmes (1974-76), Sorcières (1976-79), Des femmes en mouvements mensuel et hebdomadaire (1977-82), Questions Féministes (1977-80), Histoires d'Elles (1977-80), besteak beste[5][8].
Ildo editoriala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie Dedieuk bere gain hartzen du argitalpen-zuzendari titulua[9], baina "zuzendu" gabe, zenbaki bakoitza talde berri batek egiten baitu[10]; horri esker, mugimendu feministaren ñabardurak eta orientabide ezberdinak islatzen dira. Marie Dedieuren aburuz, egunkaria "kazetaritzarekiko hausturan marrazten da", eta honela definitzen da: "askatze-bidean dauden emakumeen egunkaria", bertan, "kontua ez da idaztea, baizik eta oihu idatziak sortzea, norberaren gorputzaren erditzean ere gerta daitekeen bezala, eta, zorionez, bizi-garrasi bat da"[11].
"Hilekoa" da egunkaria, hilekoaren zikloei erreferentzia eginez, irregularra baita.
Artikulu gehienek ez dute sinadurarik edo sinadura kolektiboak dira.
J'accuse egunkari maoistari iseka eginez, Le torchon brûle egunkariko editorialistak nahiago du honako hau idatzi: "Dei egiten diet amei, amamei, ez baitakite haurtzaindegi basatiak sortzea beren alaben lana dela, estatuak uzten dituen haurrak babesteko."[12]; aldiz, Vichyko gobernuaren agindupean sortutako amaren festa salatzen dute, amaren balioa handitzea ezinbestekoa zenean (gizon hilak, presoak, izena emandakoak...), Philippe Petainen azken asmakizunetako bat izan zen alemaniarren okupaziopean.
Artxibo-fitxategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marguerite-Durand liburutegiak (Parisko 13. barrutia) zenbakiak gordetzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dedieu, Marie. (1971-1973). Mouvement de libération des femmes ed. Le Torchon brûle. Le Torchon brûle, - (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ «Le torchon brûle | Centre Hubertine Auclert» www.centre-hubertine-auclert.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ (Frantsesez) Re-Belles-50. «• le torchon brûle n°0 - intégralité.» Re-Belles (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ a b (Ingelesez) The Burning Rag: Le Torchon Brule, 1970-1973 | Division Leap. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ a b Françoise Picq, Libération des femmes, Les années-Mouvement, éditions du Seuil, 1993
- ↑ «Un mouvement à soi 1970-2000 | Centre Hubertine Auclert» www.centre-hubertine-auclert.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ (Frantsesez) Picq, Françoise. «MLF : 1970, année zéro» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ Génération MLF, éditions Des femmes, 2008.
- ↑ «Catalogue SUDOC» www.sudoc.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ Marie Dedieu, pionnière féministe, Claudine Mulard, Le Monde du 26 octobre 2011.
- ↑ Dedieu, Marie, « Quand on tissait le premier torchon », magazine mensuel Des femmes en mouvements, no 2, février 1978; repris dans Mémoire de femmes 1974-2004, éditions Des femmes, 2006, 408 or.
- ↑ Le torchon brûle, premier numéro, au printemps 1971