Lituaniako Dukerri Handia
Lituaniako Dukerri Handia Didi Kunigiste Letuvos (lituaniera) Wielkie Księstwo Litewskie (poloniera) Великое князство Литовъское (ruthenera) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1236 – 1795 | |||||||||
Oinordetzako monarkia (1230-1572) Hautapenezko monarkia (1572-1795) | |||||||||
| |||||||||
Lituaniako Dukerri Handiaren hedadura handiena, XV. mendean, gaur eguneko mugen gainean | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburuak | Voruta (hipotekikoki) (XIII. mendea) Kernavė (1279 ondoren – 1321 aurretik) Trakai (1321–1323) Vilnius (1323–1795) | ||||||||
Biztanleria | 1260 est. 400.000 1430 est. 2.500.000 1572 est. 1.710.000 1791 est. 2.500.000 1793 est. 1.800.000 | ||||||||
Azalera | 1260: 200,000 km² 1430: 930,000 km² 1572: 320,000 km² 1791: 250,000 km² 1793: 132,000 km² | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | lituaniera, ruthenera, poloniera, latina, alemana | ||||||||
Erlijioa | paganismoa, kristautasun ortodoxoa, katolizismoa | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Lituaniako Dukerri Handia Ekialdeko Europako estatua izan zen, XIII. mendea eta 1795 artean existitu zena. Lituaniarrek sortua, laster hedatu eta Kieveko Rusa zenaren hainbat lur bereganatu zituen, gaur egungo Bielorrusia eta Polonia, Ukraina eta Errusiako zatiak kontrolatzeraino. Bere hedadurarik handienean, garaiko Europako estaturik zabalena zen.[1] Etnia eta erlijo anitzeko estatua izan zen, askotariko hizkuntza, erlijio eta kulturak biltzen zituena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lituaniar lurraldeen egonkortzea XII. mende amaieran hasi zen. Mindaugas, Dukerri Handiko lehen agintaria, Lituaniako errege katoliko izendatu zuten 1253an. Estatu nagusiki paganoa zena Iparraldeko Gurutzaden jomuga izan zen, Ordena Teutonikoaren eta Livoniar Ordenaren eskutik. Erlijio eta etnia anitzeko estatua Gediminasen erregetzaren amaieran hasi zen, eta haren seme Algirdasen eskutik hedatu zen gehiago. Algirdasen oinordeko Jogailak (1382-1434) bururatu zuen Lituaniako Dukerriaren zabaltzea. Hark, katoliko bihurtu, eta Luis I.a Hungariakoaren alaba Eduvigisekin ezkondu ondoren, Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna lortu zuen (Krewoko Batasuna, 1386).[2][3]
Vytautas Handiaren agintaldiak markatu zuen Dukerri Handiaren hedadura maximoa, eta Ordena Teutonikoaren porrota Grunwaldeko Guduan, 1410ean. Vytautasen heriotza eta gero, Lituania eta Poloniako Erresumaren arteko erlazioak gaiztotu eta batasuna haustear egon zen. Baina Moskuko Dukerri Handiaren aurkako gudek batasuna bere horretan mantentzera behartu zuten.
1569an, Lublingo Batasunak estatu berri bati eman zion hasiera, Bi Nazioen Errepublikari alegia. Federazio horretan, Lituaniako Dukerri Handiak bere berezitasun politikoa atxiki eta gobernu, lege, armada eta altxortegi propioak izan zituen.[4] Federazioa 1791n desegin zenen, estatu bakar batean ezarri ziren bi nazioak, monarka eta parlamentu bakarrarekin. 1792an, ordea, Errusiar Inperioak federazioa inbaditu eta inguruko estatuen artean banatu zuen. Krakovia, Varsovia eta Vilnius hiri nagusiak zituen estatu txikiago batek eutsi zion independentziari, izenez bederen. 1795ean, Kościuszkoren Matxinada eta gero, Polonia osoa Errusiar Inperioa, Prusiako Erresuma eta Austriako Etxearen artean banatu zuten, Lituaniako Dukerri Handiari amaiera emanez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bideleux, R., A History of Eastern Europe: Crisis and Change, Routledge, 1998. 122 or.
- ↑ N. Davies. Europe: A History. Oxford, 1996, 392. or.
- ↑ Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak). Lur entziklopedia tematikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2017-9-20).
- ↑ D. Stone. The Polish-Lithuanian state: 1386-1795. University of Washington Press, 2001, 63. or.