Edukira joan

Lohengrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lohengrin
Jatorria
Sorrera-urtea1845
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1850eko abuztuaren 28a
IzenburuaLohengrin
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera
Hizkuntzaalemana
Zatiak1 preludio eta 3 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaParzival
Nibelungoen eraztuna
Knight of the Swan (en) Itzuli
HitzakRichard Wagner
LibretistaRichard Wagner
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner
Fikzioa

IMSLP: Lohengrin,_WWV_75_(Wagner,_Richard) Edit the value on Wikidata

Lohengrin[1] Richard Wagner musikagilearen hiru ekitaldiko opera erromantikoa da, Wolfram von Eschenbachen Parzival lanaren izen bereko sekuelan oinarrituta.[2] Weimarreko Großherzoglichen Antzerkian estreinatu zuten 1850eko abuztuaren 28an.

Operak beste artelan batzuk inspiratu ditu. Maitagarrien ipuin-operak biziki hunkitu zituen haien artean Luis II.a Bavariakoa errege gaztea egon zen. Hori zela eta, Der Märchenkönig ("Maitagarrien ipuineko erregea") deitu zuten eta maitagarrien ipuineko bere gaztelu ideala eraiki zuen, eta "Harrizko beltxarga berria" edo Neuschwanstein, Beltxargaren Zaldunaren omenez hala deitua. Luis erregearen mezenasgoari esker, Wagnerrek bere ziklo epikoa, Nibelungoaren eraztuna, osatzeko baliabideak eta aukera izan zituen. Horretarako, antzeztu ahal izan zen antzoki bat eraiki zuen.

Lohengrin opera wagneriarren artean «italiarrena» dela uste da, operaren eszenak eta zatiak kontzertuan interpretatzeko ohitura ere dagoelarik. Lehenengo eta hirugarren ekitaldietako preludioak, Lohengrin In fernem Land-eko amaierako aria eta martxa eta ezkontza-korua dira ezagunenak, tradizioz mendebaldeko herrialde gehienen ezkontzetan interpretatzen dituztenak.

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda, 1850-8-28
(zuzendaria: Franz Liszt)
Lohengrin, Parsifalen semea tenor Carl Beck
Elsa Brabantekoa soprano Rosa von Milde-Agthe
Ortrud, Telramunden emaztea mezzosoprano Josephine Fastlinger
Friedrich Telramund, Brabanteko kondea baritono Hans von Milde
Heinrich der Vogler (Henrike Txori-ehiztaria) baxu Höfer
Erregearen heraldoa baritono August Pätsch
Brabanteko lau noble tenor, baxu
Lau morroi soprano, alto
Gottfried dukea, Elsaren neba Mutua Hellstedt
Saxonia, Turingia eta Brabanteko aristokratak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. Millington, Barry, ed. The Wagner Compendium: A Guide to Wagner's Life and Music. Londres: Thames & Hudson, 301 or. ISBN 978-0-500-28274-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]