Louis MacNeice
Louis MacNeice | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belfast, 1907ko irailaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1963ko irailaren 3a (55 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Aita | John MacNeice |
Hezkuntza | |
Heziketa | Merton College (en) Marlborough College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Enplegatzailea(k) | Bedford College Birminghamgo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Louis MacNeice (Belfast, Ipar Irlanda, 1907ko irailaren 12a - Londres, Ingalaterra, 1963ko irailaren 3a) irlandar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxforden ikasi zuen, eta Literatura Klasikoko irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan. 1941-1949 bitarteko urteetan BBC irratiko programa-zuzendaria izan zen, eta, aldi berean, Atenasko Britainiar Institutuko zuzendaria. Spender, Auden eta Day-Lewis britainiar idazleekin batera, 1930 ondoko urteetan Britainia Handiko olerkigintzan tradizioa eta iraultza elkartzen ahalegindu zen olerkari belaunaldia osatzen du.
Poema-bildumen artean azpimarragarriak ditu Poems (1935), Collected Poems 1925-1948 (1949), Solstices (1961, "Solstizioak"). Saiakerak ere idatzi zituen; Modern Poetry (1938, "Poesia modernoa") eta The Poetry of W. B. Yeats (1941, "W.B. Yeatsen poesia") besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis MacNeice |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.