Edukira joan

Medicitarren armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deskribapena: Urrezko eremuan, sei pilota zirkulu batean kokatuta, horietarik bat, buruan dena, urdina eta Lis lorez apaindua, Frantziaren sinbolo dena; eta beste pilota edo bolak gorrixkak.

Medicitarren armarria Florentziako Medici familia indartsuaren sinbolo heraldikoa da. Sei pilota edo bola ditu, gorrixkak bost, baina burua dena berez urdina eta Lis lorez apaindua, Frantziako ikur ezaguna izatez.

Armarria hainbat eta hainbat eliza eta monumentutan ikusten da Italian, ez bakarrik Florentzian, baita Toscanako Dukerria familiarekin zabaldu zelarik, Italiako beste hainbat hiritan ere.

Jatorri eta sinbolismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinbolo heraldiko bezala, oso bitxia da bola edo pilota hauen izaera eta forma, armarriaren agerpen eskulturaletan argi ta garbi bolak direla ikusten baita, palle italieraz. Jatorria ez dago argi, baina zenbait istorio aipatu izan dira. Adibidez, bola bakoitzak guduan hildako familiaren etsai bat adierazten duela; edo Medicitarren osasungintzako jatorriarekin lotuta, botikako pilulak izan daitezkeela[1]; edo laranja mingotsak direla Ekialdetik Medici merkatariek ekarriak. [2]

Medici familiaren barruan kontatzen zen kondaira baten arabera, armarriak ezkutu bat irudikatzen du, Medicitarren arbaso mitiko Averardo zaldunarena, zeina Karlomagnoren zaldun bat izan zen. Gudu batean, Mugello izeneko erraldoi batek eraso egin zion Averardori, eta eraso horrek ezkutuan utzitako koxkak dira armarriko biribilak. Borroka Averardok irabazi zuen, erraldoia garaitu eta hil zuen, eta Karlomagnok Mugelloren burua oparitu zion Averardori, eta baita, erraldoiaren sorleku omen zen Mugelloko ingurua, zeina Toscanan egonik, Medicitarren leinuaren sorburu bihurtu zen hargatik[3] [4].

Erdiaroko Medicitarren artean, armarriko bolak, sei barik, gehiago zirela dirudi, eta pixkanaka bolak gutxitzen joan zirela.

15. mendean, Medicitarrak Frantziako monarkiaren banketxe-zerbitzuak egiten ari ziren garaian, armarria eraldatu egin zen. Frantziako Luis XI.a erregeak, Montluçonen 1465eko maiatzean emandako dekretu batekin, Piero di Cosimo de' Medici Florentziako agintariari eta bere legezko oinordekoei baimen eta boterea eman zien Frantziaren ikurra, Lis lorea eta kolore urdina, armarrian erabiltzeko. Eta halaxe egin zuten aurrerantzean Medicitarrek [2].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Las bolas de los doctores: 11- 9 - 8- 7- 6» La Terrazza di Michelangelo 2014-05-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
  2. a b Attilio Offman, Blasonature e note di commento agli stemmi dei Cavalieri Costantiniani, in M. Basile Crispo (cur.), op. cit., p. 530.
  3. Massimo Tarassi, Il committente: la famiglia Medici dalle origini al Quattrocento, in G. Cherubini e G. Fanelli (curr.), op. cit., p. 2.
  4. (Ingelesez) «The Medici balls» The Florentine 2012-03-29 (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).