Mozart Camargo Guarnieri
Itxura
Mozart Camargo Guarnieri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mozart Guarnieri, Моцарт Гуарньери |
Jaiotza | Tietê, 1907ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | São Paulo, 1993ko urtarrilaren 13a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa gaztelania |
Irakaslea(k) | Ernani Braga (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, piano-jotzailea eta poeta |
Kidetza | Academia Brasileira de Música (en) |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Mozart Camargo Guarnieri (Tietê, São Paulo, 1907ko otsailaren 1a - São Paulo, 1993ko urtarrilaren 13a) brasildar musikagilea izan zen.
Mario de Andraderen eragin intelektual eta estetikoaren pean osatu zuen bere prestakuntza musikala. Heitor Villa-Lobos, Oscar Lorenzo Fernandes eta bere garaiko beste musikagile batzuk bezala, elementu brasildarrekin, are Brasilgo folklorearekin ere, adostu zuen musika klasikoa, baina brasildar musikaren bitxikeria edo exotismo hutsetara mugatu gabe, betiere. Bere musikaren beste ezaugarrietako batzuk intimismoa eta lirismoa dira. Abestiak, pianorako piezak, kuartetoak, kontzertuak eta sinfoniak egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.