Nabukodonosor II.a
Nabukodonosor II.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 605 - K.a. 562 ← Nabopolassar - Amel-Marduk (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Uruk, K.a. 642 | ||
Herrialdea | Neobabiloniar Inperioa | ||
Heriotza | Babilonia, K.a. 561 (80/81 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Nabopolassar | ||
Ezkontidea(k) | Amytis of Media (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Akadera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka, liderra eta erregea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lan nabarmenak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Mesopotamiako erlijioa |
Nabukodonosor II.a[1] (babilonieraz: Nabû-kudurri-uṣur, « Nabu, babestu nere seme nagusia! », arameraz: ܢܵܒܘܼ ܟܘܼܕܘܼܪܝܼ ܐܘܼܨܘܼܪ ; hebreeraz: נְבוּכַדְנֶצַּר Nəḇūḵaḏneṣṣar; antzinako grezieraz: Ναβουχοδονόσωρ Naboukhodonósôr; arabieraz: نِبُوخَذنِصَّر nibūḫaḏniṣṣar) (K.a. 634 – K.a. 562) Babiloniar Inperioko erregea izan zen K.a. 634-K.a. 562 bitartean. Neobabiloniar Inperioko errege boteretsuena izan zen eta Babilonia hiria edertu egin zuen, Lorategi Esekiak eta beste lan batzuk eginez.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabopolassarren semea zen. Aitak utzitako erresuma zabaltzen eta sendotzen eman zuen erregetzaren parterik handiena. Aitarengandik hartu zuen erresumari Damasko eta aramearren herrialdeak erantsi zizkion aurrena. Hala ere, juduen aurka luze aritu zen gerran. Jerusalem bi bider hartu behar izan zuen, K.a. 598 eta K.a. 587 urteetan. Bigarrengoan Jerusalemeko Tenplua suntsitu eta milaka judu eraman zituen atxiloturik Babiloniara. Siria, aitak utzia zuen arren, berriro konkistatu behar izan zuen. K.a. 573an Tiron sartu zen, eta K.a. 568an Egipton. Irandarrengandik babesteko, Babiloniako hiri zaharraren eta berriaren inguruan, hurrenez-hurren 6,50 eta 3,75 m zabaleko harresiak egin zituen. Horiez gainera, beste harresi bat, Babiloniatik 40 kmra, eta tenpluak eta ubideak ere egin zituen. Idazlariek eta astronomialariek ere lan handiak egin zituzten Nabukodonosor errege zela, idatzi sakratuak berritzen eta argizagi behaketan, batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |