Edukira joan

San Jurgi eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Jurgi eguna
San Jurgik herensugea hiltzen du.
MotaKristaua
Data
Dataapirilaren 23

San Jurgi eguna (katalanez: Diada de Sant Jordi) urtero apirilaren 23an ospatzen den jai eguna da eta 303. urteko apirilaren 23an Kapadoziako Jurgiren heriotza omentzen du. San Jurgi hainbat herrialdeen santu zaindaria da, esate baterako Aragoi, Bulgaria, Etiopia, Georgia, Ingalaterra, Katalunia eta Portugal. Baita Cáceres eta Alcoi hirietakoa ere. Bestalde San Jurgi Boy Scouten santu zaindaria da eta apirilaren 23a Scout Eguna ere bada.

1996an Unesco erakundeak apirilaren 23a Nazioarteko Liburu Eguna izendatu zuen.

Kondairaren arabera Kapadoziako lurraldean (Katalunian Montblac aipatu ohi da) Herensuge batek erresuma behin eta berriz erasotu ohi zuen. Herritarrek eraso hauek ekiditeko egunero herensugeari pertsona bat ematea erabaki zuten, honek jan zezan eta honela kalte handiagorik egon ez zedin. Egunero zotz egin eta hautatutako pertsona herensugearen leizera eraman ohi zen. Egun batean zozketan printzesaren izena atera zen. Nahiz eta herritar askok bere ordez joateko beren burus eskaini zuten, printzesa bere kabuz herensugearen leizera joan zen. Herensugearen bizilekura oinez joan, eta piztia neska jatear zegoen unean, San Jurgi agertu eta erreskatatu egin zuen. San Jurgik herensugeari bihotzean ezpata sartu eta hil egin zuen, isuritako odoletik arrosa bat jaio zelarik.

Katalunian San Jurgi edo Sant Jordi egunean gizonezkoek emakumezkoei arrosa bat oparitzeko ohitura dago, aldiz emakumeek gizonezkoei liburu bat oparitzen dietelarik, betiere kondairaren arabera.

San Jurgi Aragoiko santu zaindaria da eta apirilaren 23a Aragoiko Eguna ospatzen da, erkidego honetan jai eguna delarik.

Bartzelonako arrosa salpostua San Jurgi Egunean.

Katalunian usadioz San Jurgi eguna edo Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da. Beraz, kataluniar askok euren bikotekide eta estimatutako pertsonari arrosa eta liburua oparitzen diote Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez, emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa da. Bertsio batzuek ohitura hau Bartzelonan udan ospatzen zen Arrosa edo Maiteminduen Azokarekin lotzen dute. Gauza jakina da garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikiela. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak, berriz, ugalkortasuna.

San Jurgi Egunak kataluniar kulturaren ezaugarri aldarrikatzailea du, eta balkoi ugaritan herrialde honetako bandera den senyera zintzilikatzen da. Katalunia osoan kromo eta giltzatakoak oparitu ohi dira, jarduera honen ugaritasun handiena La Rambla pasealekuan agertzen delarik, izan ere, hemen betiko salmenta postuei aldi baterako postuak gehitzen zaizkie. Liburuen salmenta euren egileen sinadurekin edota salneurriaren beherapenekin sustatzea ere ohikoa da. Egun honetan liburutegietan antolatzen diren jarduerek eta kaleetako musika emanaldiek Bartzelonako agenda kulturala aberasten dute.

Bartzelonako San Jurgi Egunaren irudiak (2006)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako San Jurgi Egunaren irudiak (2007)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]