Snake ibaia
Itxura
Snake ibaia (ingelesez Snake River) AEBetako ipar-mendebaldeko ibai nagusietako bat da, bai eta Columbia ibaiaren ibaiadar handiena ere.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xoxon herriak ibaia "S" ikurraz adierazten zuen, alegia, izokinek ibaian gora sigi-saga burutzen zuten ibilbidea, baina europarrek ikurra gaizki ulertu eta sugearekin nahastu zuten, hortik bere gaur egungo ingelesezko izena (snake).
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi Harritsuetan jaiotzen da, Yellowstone Parke Nazionalan, Wyoming estatuan. Ondoren Idaho estatuaren hegoaldea zeharkatu eta Oregon estatuan barneratzen da, azkenik Washington estatuan bere urak Columbia ibaian isurtzeko.
Homedale, Idaho Falls, Twin Falls, Lewiston, Blackfoot (Idaho) eta Tri-Cities (Washington) hiriak igarotzen ditu.