Józef Piłsudski: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
[[Kategoria:Poloniako historia|Pilsudski, Josef]] |
[[Kategoria:Poloniako historia|Pilsudski, Josef]] |
||
[[Kategoria:Diktadoreak]] |
[[Kategoria:Diktadoreak]] |
||
⚫ | |||
[[Kategoria:Ohorezko Legioko gurutze handiak]] |
[[Kategoria:Ohorezko Legioko gurutze handiak]] |
||
⚫ |
22:02, 30 ekaina 2021ko berrikusketa
Józef Klemens Piłsudski (Zulow, Lituania, 1867ko abenduaren 5a - Varsovia, Polonia, 1935eko maiatzaren 12a) poloniar politikaria izan zen, herrialdeko Bigarren Errepublikako lehen estatuburua (1918-1922) eta diktadorea (1926-1935). Lehen Mundu Gerraren erditik aurrera, Piłsudski Europako politikako buru garrantzitsuetakoa izan zen. Poloniak 1918an independentzia berreskuratzean eragile nagusitzat jotzen zaio (1795ean aldameneko herrialdeen artean Polonia zatitu zuten eta).
Bizitza
Piłsudskiren independentziaren aldeko ekimenak eta ideologia sozialista zirela eta, Errusiako tsarrak etengabe esetsi zuen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, behar-beharrezko ikusten zuen Piłsudskik indar aliatuak Errusiaren eta Alemaniaren aurkako gerran garaile irtetea, Polonia aske geratuko bazen. Bere erkideekin batera Errusiaren aurka borrokatu ondoren, Alemaniak eta Austriak Poloniaren independentzia onar zezatela lortu zuen 1916. urtean. 1917. urteko Errusiar Iraultzak eta aliatuek Alemania eta Austria menderatzeak Polonia askatzeko aukera ekarri zuten.
Poloniako estatu berriko lehendakari hautatu zuten Piłsudski 1918. urtean. Ahaleginak egin zituen Polonia Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren erasoetatik babesten. Lituaniarekin eta Ukrainarekin batera estatu federal bat osatzen ahalegindu zen, baina 1920an Armada Gorriaren erasoak atzera eragin zuen.
Polonian konstituzio demokratikoa onartu zenean (1922), lehendakaritza utzi zuen. Hala ere bere lagunen bitartez gobernatzen zuen, eta 1926an, ekonomiaren larriune batean, armadarekin Varsovian sartu eta agintea lortu zuen estatu kolpearen bidez. Hortik hil arte modu diktatorialean gobernatu zuen.
1930 ondoko urteetan Hitlerrek behin eta berriro egin zion Alemaniarekin Errusiaren aurkako aliantza bat osatzeko proposamena. Hitzarmen bat sinatu zuen Alemaniarekin 10 urtez elkarri ez erasotzeko. Barne politikari dagokionez, armada osatzeari ekin zion, baina albo batera utzi zuen ekonomia garapena.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Piłsudski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.