Txirla
Txirla hainbat molusku kuskubikori ematen zaio izena da, horien artean ohikoena Tapes decussatus. Batez ere Tapes, Ruditapes et Venerupis generoak izendatzeko erabiltzen da. Oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan, hala nola, euskal gastronomiako ttoroan eta legatza saltsa berdean erabiliak.
Batzuetan edozein moluskuren kuskuak izendatzeko ere erabili ohi da[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txirlak itsas eta ibai hondoetako lohi eta hondarpean bizi dira. Ez dira gehiegi higitzen, gehienez sei metro hileko.
Esekiduran dagoen planktona iragaziz eta inguruan ezarritako hondakinez elikatzen dira. Sifoiak dituzte ura xurgatzeko eta kanporatzeko, eta zakatzak arnasteko eta ura iragazteko. Zirkulazio sistema erdi-irekia da, bihotzez eta zainez osatua, non hemolinfa garraiatzen den.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ohikoen txirlak:
- Txirla handia (Tapes decussatus, Ruditapes decussatus edo Venerupis decussata)
- Txirla zapala (Scrobicularia plana)
- Txirla txikia (Chamelea gallica edo Venus gallica)
- Txirla arre gorrixka (Callista chione)
- Txirla leuna (Mactra corallina)
- Txirla garatxoduna (Venus verrucosa)
- Txirla barrenaria (Pholadidae)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errezetak txirlekin], Sukaldean.com gunean