Christiane Amanpour

britaniar albiste-aurkezlea eta nazioarteko korrespontsala

Christiane Maria Heideh Amanpour (Erresuma Batua, 1958ko urtarrilaren 12a) kazetaria da eta CNN bezalako kateentzat lan egin du aurkezle gisa.[1]

Christiane Amanpour

(2021)
UNESCO Goodwill Ambassador (en) Itzuli

2015eko apirila -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristiane Maria Heideh Amanpour
JaiotzaEaling (Londres)1958ko urtarrilaren 12a (66 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNew York
Londres
Familia
Ezkontidea(k)James Rubin  (1998 -  2018)
Hezkuntza
HeziketaUnited States Army War College (en) Itzuli
Rhode Islandeko Unibertsitatea 1983) Artean graduatu : kazetaritza
New Hall School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
persiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, korrespontsala, program host (en) Itzuli eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)CNN International
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0023927 TV.com: people/christiane-amanpour
Facebook: camanpour Twitter: amanpour Instagram: camanpour TED: christiane_amanpour Musicbrainz: 774c7dd8-b0d1-4d84-b7ff-e951c355f5a3 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ealingen jaioa da, Londresko auzo pobre batean. Mohammad Taghi eta Patricia Anne Amanpour-en alaba.[2] Aita Teheranekoa zen eta horregatik, Amanpour Iranen hazi zen 11 urte bete arte.[3][4] Aita musulman xiita zen eta ama katolikoa.

Hamaika urterekin Londresen hasi zen ikasle neskentzako eskola batean, eta gero 16 urterekin, Essex-era bidali zuten. Irango Iraultza hasi eta gutxira Ingalaterrara joan ziren, ondoren zailtasunak izan zituzten Iranera itzultzeko.

Amanpour Amerikako Estatu Batuetara joan zen Rhode Islandeko Unibertsitatean kazetaritza ikastera. Han zegoela, WBRU-FMko albiste-sailean lan egin zuen. NBC Providenceko WJAR afiliatuarentzat ere lan egin zuen, grafiko elektronikoen diseinatzaile gisa.[5] 1983an, Amanpour summa cum laude unibertsitatean graduatu zen eta Phi Beta Kappa[6] B.A. batekin.[7]

1983an, atzerriko kazetari estaldura egin zuen CNN Atlantarentzat, Iran-Irak Gerraren gainean informatu zuen. 1986an Ekialdeko Europara bidali zuten, Sobietar Batasunaren desegitearen berri emateko.[8] 1989an, Frankfurt am Main,Mendebaldeko Alemanian hasi zen lanean, eta Ekialdeko Europa suntsitu zuten iraultza demokratikoen berri eman zuen. 1990erako korrespontsal izan zen CNNk New Yorken duen bulegorako.

1990ean, Golkoko Gerra eta Bosniako Gerraren berri eman zuen, baina Sarajevori buruz emandako bertsioaren ondorioz bere objektibotasuna zalantzan jarri zen, hark hauxe erantzun zien:

"Egoera batzuetan ezin da neutrala izan, neutral bazara, konplizea zara eta. Objektibotasunak ez du esan nahi denak berdin tratatu behar direnik. Alde bakoitzari audientzia bat ematea esan nahi du".[9]

Gerra hauekin ospea izan zuen Amanpourrek.[10]

1992tik 2010era, CNNren nazioarteko korrespontsal nagusia izan zen, besteak beste, Irak, Afganistan, Palestina, Iran, Israel, Pakistan, Somalia, Ruanda eta Balkanen egoeraren berri eman zuen, baita Katrina urakanaren gorabeherena ere. Elkarrizketatu dituen politikari ezagunen artean, besteak beste,hauexek daude: Muhammad Khatami, Mahmud Ahmadinejad, Tony Blair, Jacques Chirac, Pervez Musharraf, Hillary Clinton, Nicolás Maduro, Hassan Rouhani, Emmanuel Macron, Angela Merkel, John Kerry, Dalai Lama, Robert Mugabe eta Muammar al Kadafi.[11]

Konstantino IIa. Greziakoa, Mohammad Reza Pahlavi, Ameera al-Taweel eta Angelina Jolie, Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreari ere egin dizkie elkarrizketak.[12] Entzuna izan zen Yassir Arafatekin zuzenean izandako telefono elkarrizketa, mandatariak telefonoa eskegi baitzion.[13]

2010ean, CNN utzi eta ABC News-en hasi zen.[14] Muammar Gadafi, Saif al-Islam eta Al-Saadi Gadafi bezalako pertsonaiak elkarrizketatu zituen, ikusle gutxi zituen eta[15][16][17] 2012an CNN Internationalera itzuli zen eta ABC News-en ere jarraitu zuen.[18]

 
John Kerry elkarrizketatzen Vienan (Austria), 2015eko uztailaren 14an
 
Mark Esper defentsa-idazkaria elkarrizketatzen (2019)

2013an, Barack Obama gogor kritikatu zuen eta Sirian eragiteko ikuspegi ez-interbentzionista erakutsi zuen.[19] Hainbat elkarteren kidea da, besteak beste, Kanpo-harremanen Kontseiluko kidea da, Kazetariak Babesteko Batzordeko administrazio-kontseiluko kidea, Osotasun Publikorako Zentroa, Emakumearen Nazioarteko Fundazioa eta Gerrari eta Bakeari buruzko Informaziorako Institutukoa.[20][21][22][23] 2015eko apirilaz geroztik, UNESCOren borondate oneko enbaxadorea izan da kazetarien adierazpen-askatasunerako eta segurtasunerako.[24]

Sariak eta Aitortzak

aldatu

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «UPI Almanac for Sunday, Jan. 12, 2020» United Press International 12 January 2020.
  2. «Christiane Amanpour's Biography» ABC News.
  3. «Index entry» FreeBMD (ONS).
  4. ABC News video: "Back to the Beginning: Bethlehem's Church of the Nativity" YouTuben retrieved 10 August 2013 | Minute 6:06 | "My mother is a Christian from England and my father was a Muslim from Iran. I married a Jewish American."
  5. CPJ Board of Directors. Committee to Protect Journalists.
  6. WEDDINGS; Jamie Rubin, Christiane Amanpour. .
  7. Deborah White. Profile of Christiane Amanpour, CNN Chief International Correspondent. .
  8. Christiane Amanpour, CNN International Chief Correspondent. about.com.
  9. «Five Years Later, the Gulf War Story Is Still Being Told» The New York Times 12 May 1996.
  10. «The Wooing of Amanpour» Newsweek 20 May 1996.
  11. U S Exclusive Moammar Gadhafi Tells Christiane Amanpour that Libya's People Love Him ABC News. .
  12. Angelina Jolie on CNN with Christiane Amanpour Pt2*full interview*. 12 February 2010.
  13. Israeli Troops Surround Arafat Compound. CNN 29 March 2002.
  14. Christiane Amanpour to join ABC News. CNN 18 March 2010.
  15. Krakauer, Steve. (27 September 2010). This Weak: Christiane Amanpour Leads ABC To Worst Ratings Since 2003. Mediaite.
  16. «'This Week' Transcript: Saif al-Islam and Saadi Gadhafi» This Week 27 February 2011.
  17. Amanpour, Christiane. (28 February 2011). «'My People Love Me': Moammar Gadhafi Denies Demonstrations Against Him Anywhere in Libya» ABC News.
  18. «Sorry, we can't seem to find the page you're looking for.» The Washington Post 13 December 2011.
  19. "Christiane Amanpour Shills for U.S. Intervention in Syria" HuffPost, 8 July 2013
  20. Board of Directors. Committee to Protect Journalists.
  21. Board of Directors. Center for Public Integrity.
  22. International Women's Media Foundation (IWMF). .
  23. «About Us» Institute for War and Peace Reporting.
  24. Christiane Amanpour named UNESCO Goodwill Ambassador for Freedom of Expression and Journalist Safety. UNESCO.
  25. «Page 7 | Supplement 58358, 16 June 2007 | London Gazette | The Gazette» www.thegazette.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  26. (Ingelesez) «Paul White Award» www.rtdna.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  27. «Christiane Amanpour to recieve goldsmith career award» web.archive.org 2007-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  28. (Ingelesez) «Golden Plate Awardees» Academy of Achievement (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  29. 58th Annual Peabody Awards, May 1999.
  30. 53rd Annual Peabody Awards, May 1994.
  31. (Ingelesez) «Personal Award: Christiane Amanpour» The Peabody Awards (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Biography