The Queen (filma)
The Queen (euskaraz Erregina) 2006ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Helen Mirren, Michael Sheen, James Cromwell, Helen McCrory, Alex Jennings, Roger Allam eta Sylvia Syms aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako sei izandapen jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Helen Mirren).
Argumentua
aldatu1997ko irailaren 1a, mundu osoa Karlos Galeskoaren (Alex Jennings) emaztea den Diana Galeskoaren heriotzaren albistearekin lur eta zur gelditu da. Britainiar askok haren omenez Buckingham jauregiaren aurrean lore-sortak laga dituzte, baima Britainiar Errege Familia Balmoral gazteluan gertakarietatik urrundu asmoz dago.
Tony Blair (Michael Sheen) Erresuma Batuko Lehen Ministroak bere burua mundu osoan ezagun egiteko aukera gisa ikusiko du, aldiz, Elisabet II.a Erresuma Batukoak (Helen Mirren) Lady Diri estatu hileta bat ematera uko egingo dio.
Aktoreak
aldatu- Helen Mirren: Elisabet II.a Erresuma Batukoa
- Michael Sheen: Tony Blair, Erresuma Batuko Lehen Ministroa
- James Cromwell: Filipe Edinburghekoa
- Helen McCrory: Cherie Blair
- Alex Jennings: Karlos Galeskoa
- Roger Allam: Robin Janvrin (gerora Lord Janvrin)
- Sylvia Syms: Elisabet Ama Erregina
- Tim McMullan: Stephen Lamport
- Mark Bazeley: Alastair Campbell
- Douglas Reith: Lord Airlie, Lord Chamberlain
- Robin Soans: Equerry
- Earl Cameron as Portrait Artist
- Anthony Debaeck: Apaiz katolikoa
- Trevor McDonald: Bere burua antzeztuz
- Martyn Lewis: Bere burua antzeztua
- Jake Taylor Shantos: Gilen Cambridgekoa
- Dash Barber: Henrike Galeskoa
Kanpo estekak
aldatu- The Queen filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)