Ameriketako Estatu Batuak
Amerikako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan kokatua dagoen eta 50 estatuz osaturiko herrialdea da.
50 estatu horiek Errepublika Federal bat osatzen dute, AEBetako erregimen ekonomikoa kapitalismoan oinarrituta dago. 50 estatu hauetatik 48 Kanada eta Mexikoren artean kokatuta daude.Estatu hauei gehienetan Estatu Batu Kontinentalak deitzen zaie.
Geografia
Amerikako Estatu Batuak munduko hirugarren herrialdea da lur eremuari dagokionez, Errusia eta Txinaren ondoren, eta ozta-ozta Kanadaren aurretik. Ipar Amerikako zati handienak mugakide ditu ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, hegoaldean Mexiko eta Mexikoko Golkoa eta iparraldean Kanada. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Bering itsasartea mendebaldean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedi bat da, kontinentetik hego-mendebaldera.
Ekialdetik mendebalderantz hosto galkorreko basoak, zelaiak, ordokiak eta Mendi Harritsuak aurki daitezke eta hego-mendebaldean basamortuak.
Historia
Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo, ehunka hizkuntza eta kulturakoak. Arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.
XVI eta XVII. mendeetan, europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan zen, batez ere espainiarrekin hegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). Esklabotza beltzen salerosketaren bidez erabiltzen hasi zen, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita ere azpiegitura mota guztiak eraikitzeko. Bertako populazioa indiarra desagertzeraino gutxitua izan zen, aitzindariek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela-eta. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, azalera bikoiztuz.
1776ko uztailaren 4ean, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarekiko (Independentzia Adierazpena). 1787an Amerikako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, mendebaldearen lehena. Bi testu hauek dira nortasun amerikarraren sortzaileak.
Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Banantze Gerra piztu zuten 1861ean. Baina honek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker XIX. mendean zehar.
XX. mendean, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko, kultural eta politikoa bihurtu zen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gerra Hotza amaitzean eta SESB ezeztean, AEB munduko superpotentzia bakarra da egun, batez ere arlo militarrean.
Banaketa administratiboa
AEB 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuak daude. 48 estatuk (denak Alaska eta Hawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoak, Ipar Amerikako erdialdea hartzen duten. Alaska beste estatuetatik Kanadak banantzen du. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean dago.
Mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEB, batez ere Ozeano Bareko eta Karibeko uharte eta atoloiek. 1898tik, armadak Guantanamoko badian itsas base garrantzitsua du Kuban.
Kultura
Euskal Diaspora
- Center for Basque Studies (Reno)
- Cenarrusa Center for Basque Studies (Boise)
- Society of Basque Studies in America
- Basque Educational Organization (BEO)
- Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
- Basque Associations of Boise, Idaho
- Boise Basque Center
- Txoko Ona Basque Club, Homedale, ID
- Oinkari Basque Dancers, Boise, ID
- Gauden Bat, Chino, CA
- Chino Basque Club, Chino, CA
- Kern County Basque Club, Bakersfield, CA
- San Francisco Basque Club
- San Francisco Basque Cultural Center
- Seattle Euskal Etxea
- Eusko Etxea of New York, NY
- Alkartasuna Basque Club, Rock Springs, WY
- Ontario Basque Club, Ontario, OR
- Elko Basque Club, Elko, NV
- Zazpiak Bat Basque Club, Reno, NV
- Zenbat Gara Dantzari Taldea, Reno, NV
- Basque Club of Utah, Salt Lake City, UT
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
- Colorado Euskal Etxea
- New Mexico Euskal Etxea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuak |
Txantiloi:Amerikako Estatu Batuetako estatu aurkibidea
ru-sib:Соспаренны Мерикански Державки