James Skivring Smith
James Skivring Smith (Charleston, Hego Carolina, 1825eko otsailaren 26a - Buchanan, Grand Bassa, 1892) liberiar sendagile eta politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1871tik 1872ra.
1833an iritsi zen Liberiara, familiarekin, eta gurasoak laster hil ziren malariak jota. Medikuntza ikasketak hasi zituen eta Estatu Batuetara itzuli zen graduatzera. Vermonteko Unibertsitateko Medikuntza Ikastetxean eta Massachusetseko Berkshire Ikastetxean ikasi zuen eta 1848an graduazioa lortu zuen. Orduan Liberiara itzuli zen mediku lanak egitera.
1855ean senatuko kide aukeratu zuten eta 1856tik 1860ra Edward Allen Bensonen gobernuan estatu-idazkari izan zen. Benetako Whig Alderdiko kidea izan zen eta presidenteorde aukeratu zuten Edward James Roye presidentearen hautagaitzan. Roye kargutik bota zutenean, Smithek presidente kargua bete zuen. Bi hilabeteko agintaldia Liberiako historiako laburrena da.
Grand Bassa konderriko superintendentea izan zen 1874tik 1884ra.