Bi Wenjing
Itxura
Bi Wenjing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xintai (en) , 1981eko uztailaren 28a (43 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Shanghai University of Finance and Economics (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 47 kilogramo |
Altuera | 153 zentimetro |
Bi Wenjing (Xintai, Shandong, Txina, 1981eko uztailaren 28a) gimnasta artistiko txinatarra, barra asimetrikoen ariketan aditua, eta 1996an txapeldunorde olinpikoa izan zena.[1]
Kirolari ibilbidea
1996
1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea lortu zuen barra asimetrikoetan, Svetlana Khorkina errusiarraren (urrea) ondoren eta Amy Chow estatubatuarrarekin berdinduta.
1997
1997an Lausanan (Suitza) egin zen Munduko Txapelketan, brontzezko domina lortu zuen asimetrikoetan, berriro ere Svetlana Khorkina errusiarraren eta Meng Fei txinatarraren atzetik; halaber, brontzezko domina lortu zuen taldeen arteko lehiaketan —Errumania eta Errusiaren atzetik—, eta taldekideak Liu Xuan, Kui Yuanyuan, Duan Zhou, Meng Fei eta Mo Huilan izan zituen.