Bi Wenjing
Itxura
Bi Wenjing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xintai (en) , 1981eko uztailaren 28a (43 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Shanghai University of Finance and Economics (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Pisua | 47 kilogramo |
Altuera | 153 zentimetro |
Bi Wenjing (Xintai, Shandong, Txina, 1981eko uztailaren 28a) gimnasta artistiko txinatarra, barra asimetrikoen ariketan aditua, eta 1996an txapeldunorde olinpikoa izan zena.[1]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea lortu zuen barra asimetrikoetan, Svetlana Khorkina errusiarraren (urrea) ondoren eta Amy Chow estatubatuarrarekin berdinduta.
1997
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an Lausanan (Suitza) egin zen Munduko Txapelketan, brontzezko domina lortu zuen asimetrikoetan, berriro ere Svetlana Khorkina errusiarraren eta Meng Fei txinatarraren atzetik; halaber, brontzezko domina lortu zuen taldeen arteko lehiaketan —Errumania eta Errusiaren atzetik—, eta taldekideak Liu Xuan, Kui Yuanyuan, Duan Zhou, Meng Fei eta Mo Huilan izan zituen.