Booth Tarkington
Booth Tarkington | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Indianapolis, 1869ko uztailaren 29a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Indianapolis, 1946ko maiatzaren 19a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Crown Hill Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | John Stevenson Tarkington | ||
Ama | Elizabeth Tarkington | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Phillips Exeter Academy (en) Purdue Unibertsitatea Shortridge High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, haur literaturaren idazlea eta politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||
| |||
Newton Booth Tarkington (Indianapolis, Indiana, AEB, 1869ko uztailaren 29a - ib., 1946ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako eleberrigilea eta dramagilea izan zen. Idazle oparoa izan zen.
Biografia
1899. urtean argitaratu zuen The Gentleman from Indiana ("Indianako zalduna") nobelarekin egin zen ezagun. Monsieur Beaucaire (1900, "Beaucaire jauna") obra izan zen Tarkingtonen lan ospetsuenetako bat. Gazteentzako kontakizun-liburuak argitaratu zituen: Penrod (1914), Penrod and Sam (1916, "Penrod eta Sam"), Seventeen (1917, "Hamazazpi") eta Gentle Julia (1922, "Julia atsegina").
Beste zenbait obra: The Two Vanrevels (1902, "Bi Vanrevel-ak"), The Turmoil (1915, "Iskanbila"), The Magnificent Ambersons (1918, "Ambersonstarrak"; 1941. urtean zinemara egokitu zuen Orson Wellesek), The Mitlander (1924, "Barnealdeko lurraldeak"), The Plutocrat (1927, "Plutokrata"), Alice Adams (1921).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Booth Tarkington |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.