Anne Hathaway
Anne Hathaway | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Jacqueline Hathaway |
Jaiotza | Brooklyn, 1982ko azaroaren 12a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Gerald T. Hathaway |
Ama | Kate McCauley Hathaway |
Ezkontidea(k) | Adam Shulman (2012 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Millburn High School (en) American Academy of Dramatic Arts 1993) Vassar College (en) New Yorkeko Unibertsitatea (1995 - 1998) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
Anne Jacqueline Hathaway (New York, 1982ko azaroaren 12a) aktore estatubatuarra da. Bere antzezteko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburnenarekin parekatu izan dute eta Meryl Streepen jarraitzaile sutsua omen da.[1]
People aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dirdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, 2006an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen.[2]
Oscar saria lortu zuen Les Misérables filmean eginiko lanagatik eta baita Urrezko Globo Saria, BAFTA eta SAG sariak ere jaso zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982ko azaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena. William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.
Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen,[3] baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:
« | Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4] | » |
Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.
New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzeztaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.
Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.
Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.
2012ko irailaren 29an, Adam Shulman bitxi diseinatzailearekin ezkondu zen.
Hastapenak Disneyn
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktorea hoberenerako izendatu zuten.
Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry Marshallen The Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:
« | Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5] | » |
The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.
2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.
2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filmean egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.
Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.
Trantsizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Princess Diaries 2: Royal Engagement erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean eta Annek Julie Andrewsen aholkuari jarraitu zion haur filmetatik alde egiteko: eskarmentu handiko aktoreak S.O.B filman egin zuen bezala (1981), biluzik agertzea zen botika hoberena, betiko paperetatik alde egin ahal izateko. Anne elkarrizketetan hasi zen haur zinematik alde egiteko gogoa adierazten eta ur ausartetan sartzeak ez liokeela beldurrik emango. Horrelaxe iritsi zitzaion aukera, Havoc zinema independentean, estimulu berrien bila zebilen goi mailako nerabe matxino baten paperean, droga eta ustelkerian bukatuz. Beraz, bat-bateko haustura izan zen haur bertsioarekiko.
Hala ere, Anneren sariak eta profesionaltasuna Brokeback Mountain filmarekin etorri ziren. Ang Leek aukeratu zuen Jake Gyllenhaalen emaztearen papera egiteko eta filmak sari andana jaso zuen.
2006an, The Devil Wears Prada filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly (Meryl Streep) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean New Yorkera iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion Meryl Streepen maisu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.
2007an, Becoming Jane filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, Jane Austen britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean:
« | Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.[6] | » |
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.
2008an 3 estreinaldi izan zituen. Get Smart (gaztelerazko Superagente 86) akzio filmean, 99 agentea izan zen. Passengers draman naturaz gaindiko thriller batean sartu zen. Baina, benetako jauzia Jonathan Demmen Rachel Getting Married izan zen. The Silence of the Lambs filmaren zuzendariarekin, Hathawayren trebezia begi-bistan geratu zen Kymen paperean. Begizulo ilunekin, karrera osoan antzeztu zuen pertsonaia konplexuena tokatu zitzaion eta kritika ezin hobeak ekarri zizkion horrek. Disneyren artista ohia atzean geratu zen betirako eta Oscar edo Urrezko Globoetarako izendatu zuten lehenengoz.
Une horretan erabaki zuen Annek Disneyra itzultzea, baina baldintzek ez zuten lehengoarekin zerikusirik. Tim Burtonen filman, Alice in Wonderland Erregina Zuria izan zen Helena Bonham Carter, Johnny Depp eta Alan Rickmanen ondoan.
Garry Marshallen Valentine's Day ere egin zuen, 2010eko San Valentin egunean estreinatuko zena. Edward Zwicken Love and Other Drugs filman, Parkinson duen emakumearen papera egin zuen eta 2011n, berriz, Lone Scherfigen One Day filmean Selina Kyle izan zen Batmanen sagan, Christian Bale eta Tom Hardyren ondoan.
2011ko urrian, Tom Hooperren Les Misérables filman hartu zuen parte, Fantineren paperean eta Hugh Jackman eta Russell Crowen ondoan. Ilea motz-motz agertu zen eta 2012ko abenduaren 25ean estreinatu zutenean AEBetan, arrakasta izugarria izan zuen, sari garrantzitsu gehienetarako izendapenak jasoz. Horiez gain, 2013ko otsailaren 24an, Akademiak aktorea hoberenaren saria ere eskaini zion.
Beti gogoratu du Judy Garland edo Audrey Hepburnen estiloa. Maiz izan da aldizkarien azala eta, 2006an, People aldizkariak munduko 50 emakumeren artean kokatu zuen. Beste esparru batean, berriz, 2008an, Lancômek Magnifique koloniaren irudi hartu zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pertsonaiak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | The Princess Diaries | Mia Thermopolis | Izendapena: MTV Movie saria Izendapena: Teen Choice Awards |
The Other Side of Heaven | Jean Sabin | ||
2002 | Haru en el reino de los gatos | Haru Yoshioka | Ahotsa (ingelesezko bertsioan) |
Nicholas Nickleby | Madeline Bray | National Board of Review Award | |
2004 | Ella Enchanted | Ella of Frell | |
The Princess Diaries 2: Royal Engagement | Mia Thermopolis | ||
2005 | Hoodwinked! | Red Puckett | Ahotsa |
Havoc | Allison Lang | AEBetan DVD Exclusive Awards | |
Brokeback Mountain | Lureen Newsome Twist | Izendapena: Gotham Awards Izendapena: Aktore sindikatuak | |
2006 | The Devil Wears Prada | Andrea Sachs | Izendapena: Teen Choice Awards |
2007 | Becoming Jane | Jane Austen | Izendapena: British Independent Film Awards |
2008 | Get Smart | Agente 99 | Nickelodeon Kids Choice Awards |
Get Smart's Bruce and Lloyd: Out of Control | Agente 99 | Cameo | |
Passengers | Claire Summers | ||
Rachel Getting Married | Kym Buchman | 2008ko Austingo zine kritikoen elkartearen saria Broadcast Film Critics Association saria Chicagoko zine kritikoen elkartearen saria Dallas-Fort Worth Film Critics Associationen saria National Board of Review Festival Internacional de Cine de Palm Springs - Palma Desértica por Premio al Logro PRISM Award Southeastern Film Critics Associationen saria Izendapena: Oscar saria Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria Izendapena: Urrezko Globoa - ]] Izendapena: Gotham sariak Izendapena: Independent Spirit Award Izendapena: London Film Critics Circle Izendapena: New York Film Critics Circle Awards Izendapena: Sociedad de Críticos de Cine Online saria Izendapena: Satellite saria - Drama]] Izendapena: Sindicato de Actores | |
2009 | Bride Wars | Emma Allen | Teen Choice Awards: Komedia Izendapena: MTV Movie saria Izendapena: MTV Movie saria Izendapena: Teen Choice Awards Izendapena: Teen Choice Awards |
2010 | Valentine's Day | Liz | Izendapena: Teen Choice Awards - Emakumea |
Alice in Wonderland | Erregina Zuria | Scream Awards Izendapena: Teen Choice Award - Emakumea | |
Love and Other Drugs | Maggie Murdock | Satellite - Musikal edo Komedia - Musikal edo Komedia Izendapena: Urrezko Globoa - komedia edo musikal Izendapena: Washington D.C. Area Film Critics Association saria | |
2011 | Río | Jewel | Ahotsa Izendapena: Teen Choice Awards Izendapena: People's Choice saria |
One Day | Emma Morley | Izendapena: People's Choice Awards (2012) | |
2012 | The Dark Knight Rises | Catwoman/Selina Kyle | LAFCA saria New York Film Critics Circle saria : 2013 Kids' Choice Awards Izendapena: Broadcast Film Critics Association Izendapena: People's Choice Awards (2013) Izendapena: People's Choice Awards (2013) |
Les Misérables | Fantine | Satellite - Filma Sindicato de Actores saria Southeastern Film Critics Association saria Toronto Film Critics Association saria (2.a) Asociación de Críticos de Cine de Utah saria Washington D.C. Area Film Critics Association saria Washington D.C. Area Film Critics Association saria Círculo Femenino de Críticos de Cine de Estados Unidos saria Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria Izendapena: Asociación de Críticos de Cine de Chicago saria Izendapena: Phoenix Film Critics Society saria Izendapena: San Diego Film Critics Society saria Izendapena: San Diego Film Critics Society saria Izendapena: Sindicato de Actores saria Izendapena: St. Louis Gateway Film Critics Association saria Izendapena: Vancouver Film Critics Circle | |
2013 | Don Jon | Movie Star | Cameo |
2014 | Song One | Franny | Ekoizle ere bai |
2014 | Rio 2 | Jewel (Ahotsa) | |
2013 | Don Peyote | Agent of TRUTH | Cameo |
2014 | Interstellar | Amelia Brand | |
2015 | The Intern | Jules Ostin | |
2016 | Alice Through the Looking Glass | Erregina Zuria | |
2016 | Colossal | Gloria |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1999 | Get Real | Meghan Green | 1999-2000 (13 atal) Izendapena: Teen Choice Awards Izendapena: Young Artist saria |
2007 | Elmo's Christmas Countdown | Bere burua | |
2008 | Saturday Night Live | Anfitriona (Bera) | 34. denboraldia, 4. atala: "Anne Hathaway/The Killers" |
2009 | Simpsondarrak | Jenny | 20. denboraldia, 17. atala: "The Good, the Sad and the Drugly" |
2010 | Princesa Penelope | 21. denboraldia, 10. atala: "Once Upon a Time in Springfield" Primetime Emmy ahots hoberenenari | |
Saturday Night Live | Anfitriona (bere burua)/Beste batzuk/Dorothy Gale/Alanis Morissette | 36. denboraldia, 7. atala: "Anne Hathaway/Florence and the Machine" | |
Family Guy | Ama Maggie / Bere burua | 8. denboraldia, 13. atala: "Go Stewie Go"/Family Guy|8. denboraldia, 16. atala: "April in Quahog" | |
2011 | Rubia Hot | Family Guy| 9. denboraldia, 21. atala: "It's a Trap!" | |
2012 | Simpsondarrak | Jenny | 24. denboraldia, 1. atala: "Moonshine River" |
Saturday Night Live | Anfitriona (Bere burua) | 38. denboraldia, 7. atala: "Anne Hathaway/Rihanna" |
Sari eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscar sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Erreparto aktorea hoberena | Les Misérables | Irabazlea |
2008 | Oscar aktorea hoberenari | Rachel Getting Married | Izendapena |
Urrezko Globoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Urrezko Globoa errepartoko aktorea hoberenari | Les Misérables | Irabazlea |
2011 | Urrezko Globoa aktorea hoberenari - Komedia eko musikal | Love and Other Drugs | Izendapena |
2008 | Urrezko Globoa aktorea hoberenari - Drama | Rachel Getting Married | Izendapena |
BAFTA sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | BAFTA erreparto aktorea hoberenari | Les Misérables | Irabazlea |
Aktore Sindikatuko sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Aktore Sindikatuko saria errepartoko aktorea hoberenari | rowspan=2|Les Misérables | Irabazlea |
Aktore Sindikatuko saria erreparto hoberenari | Irabazlea | ||
2008 | Aktore Sindikatuko saria aktorea protagonista hoberenari | Rachel Getting Married | Izendapena |
2005 | Aktore Sindikatuko saria erreparto hoberenari | Brokeback Mountain | Izendapena |
Emmy sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Saila | Emaitza |
---|---|---|---|
2010 | Primetime Emmy saria ahots aktuazio hoberenari | Simpsondarrak | Irabazlea |
Satellite sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012 | Erreparto aktorea hoberena | Les Misérables | Irabazlea |
2010 | Aktoresa hoberena Komedia - Musikal | Love and Other Drugs | Irabazlea |
2009 | Aktoresa hoberena - Drama | Rachel Getting Married | Izendapena |
Critics' Choice Movie Awards
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Erreparto aktore hoberena | Les Misérables | Irabazlea |
2009 | Aktoresa hoberena | Rachel Getting Married | Irabazlea |
People's Choice Awards
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Film faboritoko aktorea | The Dark Knight Rises | Izendapena |
Diseinatzaileen Sindikatuaren saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Emaitza |
---|---|---|
2013 | Lacoste Spotlight saria | Irabazlea |
Teen Choice Awards
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
Anexo:Teen Choice Awards 2013 | Akzioko aktorea | The Dark Knight Rises | Irabazlea |
Drama aktorea | Les Misérables | Izendatua | |
2011 | Ahots animatua | Río | Izendapena |
2010 | Alice in Wonderland | Izendapena | |
2010 | Valentine's Day | Izendapena | |
2009 | Komedia aktorea | Guerra de novias | Izendapena |
Momento Rockstar | Izendapena | ||
Pelea de Película | Izendapena | ||
2006 | Química(Meryl Streepekin batera) | The Devil Wears Prada | Irabazlea |
2001 | Komedia aktorea | The Princess Diaries | Izendapena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)http://www.vanityfair.com/hollywood/2014/11/anne-hathaway-meryl-streep-the-devil-wears-prada
- ↑ (Ingelesez)http://www.people.com/people/anne_hathaway/
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-mundo-segun-lnd/catastrofes-aereas/videos/detalle/2984528/video-trayectoria-actriz-anne-hathaway-quiso-ser-monja-/
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2010/02/10/actualidad/1265788132_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.laprensa.hn/click/380941-97/10-cosas-que-no-sab%C3%ADas-de-anne-hathaway
- ↑ http://www.lahiguera.net/cinemania/pelicula/2644/comentario.php
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]