Abdul Razak Hussein
Tun Haji Abdul Razak bin Dato' Hussein (Pekan, Pahang, 1922ko martxoaren 11 – Londres, 1976ko urtarrilaren 14a) malaysiar politikaria izan zen. Malaysiako lehen ministroa izan zen 1970etik 1976ra.
Bigarren Mundu Gerran japoniarren aurkako erresistentzia antolatzen lagundu zuen Pahangen. 1947an Britainia Handira joan zen zuzenbidea ikastera eta abokatu gisa lan egin zuen Londresen. 1950ean Malaysiara itzuli zen eta funtzionario-lanetan aritu zen.
1955ean diputatu hautatu zuten eta Hezkuntza ministro izendatu zuten. 1956an Londresen Malaysiaren independentzia negoziatu zuen kideetako bat izan zen. 1959ko hauteskundeen ondoren, Landa Garapeneko ministro, Defentsa ministro eta lehen ministrorde izendatu zuten.
1970eko irailean Malaysiako lehen ministro bihurtu zen. Malaysian 2018ra arte gobernatu zuen Barisan Nasional alderdien koalizioaren sustatzailea izan zen. Malaysiako Politika Ekonomiko Berria ere ezarri zuen pobrezia murrizteko helburuarekin.
Londresen hil zen leuzemiaren aurkako tratamendua jasotzen ari zela.