Edukira joan

Aktibo eta pasibo (sexualitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sexualitatean, aktibo eta pasibo izatea sexu harremanean ari diren bi pertsonek har ditzaketen rolak dira. Baliteke sexu harremaneko kideak sexu-harreman zehar aktibo eta pasibo rolak trukatzea edo, orobat, rol hauetan ez sartzea. Adiera zabala, lausoa eta anitza duen kontzeptua da. Rol hauei euskaraz, hurrenez hurren, bugre eta malgu[1] edo aurrelari eta atzelari izenak ere eman zaizkie.

Azpian eta gainean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktiboa sexu harremanean bestearen gainean jartzen den horri dei dakioke. Azpian dagoenari pasibo deritzo. Gainean jartzen denak mugimendu askatasun handiagoa du eta azpian dagoenak edo pasiboak aktiboaren mugimenduen mendean geratzen da. Bi jarrerak izan daitezke neurri berean gozagarriak eta norberak une batean dituen gogoak zein diren hartuko du jarrera bat edo bestea. Horrela, bikote heterosexualetan, misiolariaren jarreran gizonezkoa da aktiboa. Andromakaren jarreran, berriz, emakumezkoa da aktiboa eta gizonezkoa pasiboa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.