Edukira joan

Alfonsina Strada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfonsina Strada

Bizitza
JaiotzaCastelfranco Emilia1891ko martxoaren 16a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1891ko martxoaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1959ko irailaren 13a)
HeriotzaMilan1959ko irailaren 13a (68 urte)
Heriotza modua: motozikleta-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Carlo Messori (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Alfonsa Rosa María "Alfonsina" Morini, Alfonsina Strada goitizenarekin ezaguna (Castelfranco Emilia, 1891ko martxoaren 16a - Milan, 1959ko irailaren 13a) Italiako txirrindularia izan zen. Gizonezkoen probetan lehiatu zuen lehen eta azken emakumea izan zen, adibide dira 1917ko Lonbardiako Giroa eta 1924ko Italiako Giroa. Emakumezkoen kirolean aitzindaria.

Alfonsa Rosa María, Carlo Morini eta Virginia Marchesini izan zituen guraso, hamar seme-alabetatik bigarrena. Bikotea landa lanean aritzen zen Emiliako aldean, eta ikasteko aukerarik ez zuten izan. Aitak utzitako bizikleta zahar batekin hasi zen lehiatzen hamalau urte zituela, etxetik alde egiten zuen inori ezer esan gabe eta igandeko mezara joaten zelakoan.[1][2]

Amak jakin zuenean, lehiatzen jarraitzeko ezkondu eta etxetik alde egin beharko zuela esan zion eta horrela egin zuen, hamalau urte zituela ezkondu zen, 1905ean Luigi Stradarekin, mekaniko eta zizel. Milanera joan ziren biak eta ezkontzako opari gisa bizikleta bat lortu zuen gizonak, emaztearen jarraitzaile eta kudeatzaile bihurtuta.[3]

1907an, hamazazpi urterekin, Turinera joan zen, bertan txirrinduraritzak jarraitzaileak zituen eta bizikletan ibiltzen ziren emakumezko gehiago baziren ere. Lehiatzen hasi zen eta Giuseppina Carignano ere irabazi zuen, "italiako txirrindulari hobearen" saria jasoz.[4]

1911an, Moncarlierin, emakumezkoen mundu marka hautsi zuen 37 kilometro orduko eginez.[5]

1917an, Gerra Hotza zelarik, Lombardiako Giroan eman zuen izena, Gaetano Belloni, Philippe Thys, Costante Girardengo eta Henri Pélissier gizonezkoekin batera lehiatuz. Alfonsina helmuga gurutzatu zuen azkenetarikoa izan zen, bere atzean hogei bat txirrindulari amaitu ezinik.[6]

1918ko Lombardiako Giroan eman zuen izena berriz ere, baina oraingoan hasierako hogeiren artean heldu zen.[7] [8]

1924an, Italiako Giroan eman zuen izena. L´Aquila-Perugia izeneko etapan denbora gehigi eman zuen eta lehiatzen utzi bazuten ere, klasifikazio orokorretik atera zuten. Milanen hasitako txapelketan 90 txirrindurari atera ziren, baina 30 batek baino ez zuten amaitu, haien artean Alfonsina Strada. Ordutik, emakumeek gizonekin batera lehiatzea debekatu zuten.[1]

Garaiko matxismoa zela eta, Giroan ez zioten baimendu izena berriz ematea. Hala ere, bestelako txapelketetan lehiatzen jarraitu zuen, txirrindulari famatuen miresmena lortuz, besteak beste, Costante Girardengorena. 1956an, azkenekoz lehiatu eta irabazi zuen, 65 urterekin, Nova Milaneseko adinduentzako txapelketa batean. Bere jabetzan zuen bizikletak konpontzeko tailer bati esker biziraun zuen 1959eko irailean motorrarekin istripua izan zuen arte.[9]

Sariak eta Aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bere homenez, hainbat kalek bere izena dute, ez ordea bere jatorrizko herrian. 2018an, Il Messagero egunkariren bitartez, Perugian Alfonsina Stradaren izena duen kalea eskatu zuen Ruggero Campi kazetariak.[5]
  • 2004ean, Paolo Facchinetti idazleak Alfonsinaren istorioa idatzi zuen "Gli anni ruggenti di Alfonsina Strada" liburuan.[10]
  • 2011an, Têtes des Bois, musika taledeak abesti bat eskaini zion, "Alfonsina e la bici"
  • 2014an, Italiako Giroak homenaldia egin zion, “Alfonsina arriverà comunque vada”, Alfonsina llegará pase lo que pase.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Día de la Mujer 2020 - Especial Alfonsina Strada, pionera del ciclismo» Marca.com 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Alfonsina Estrada, la única mujer con dorsal en toda la historia del Giro de Italia» El Confidencial 2014-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  3. (Gaztelaniaz) actualización:febrero 5, Jesús Guevara·Ciclismo de ruta·Última; 2020. (2018-09-21). «Alfonsina Strada: la mujer que desafió al Giro de Italia» la bicikleta (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  4. (Gaztelaniaz) ALFONSINA STRADA, primera mujer ciclista en competición – Dones Bicibles. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  5. a b (Italieraz) «Alla ciclista Alfonsina Morini Strada va intitolata una via perugina» www.ilmessaggero.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  6. (Gaztelaniaz) Pereda, Marcos. «Alfonsina Strada, o cuando una mujer corrió el Giro de Italia» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Alfonsina Strada, “El diablo con falda”: la mujer que corrió el Giro» AS.com 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  8. (Italieraz) ONLUS®, Museo del Ciclismo Associazione Culturale. «Museo del Ciclismo - Alfonsina STRADA» www.museociclismo.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Alfonsina Strada, la ciclista que salvó el Giro de Italia» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  10. (Italieraz) Facchinetti, Paolo. (2004). Gli anni ruggenti di Alfonsina Strada. Edicicloeditore ISBN 9788888829036..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]