Ane Elordi
Ane Elordi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1991ko urtarrilaren 17a (33 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Triesteko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irakaslea eta dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Ane Elordi Alburquerque (Zornotza, Bizkaia, 1991ko urtarrilaren 17a) kazetaria, irakaslea,aztertzailea eta komunikatzailea da.
Korrikako arduradun izendatu zuten 2022ko urriko AEKko batzar nagusian, 2013tik karguan egondako Asier Amondo ordezkatuz.[1][2][3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritzan lizentziaduna da Ane, 2012an Eramus ikastaldia Italiako Universitá degli Studi di Triesten egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitean 2013an , hiru master egin ditu eta hauexek dira: Multimedia Komunikazioan Masterra EHU-EITB 2013- 2014, Euskal Kulturgintzaren Transmisioan EKT Aditua HUHEZI Mondragon Unibersitatean[5] 2015-2016, Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza Praktikak XXI.mendean EHUn 2020-2022 eta lau garren Hizkuntza Eskakizuna (C2) Zornotzako Barnetegian.
2015ko urtarrilatik AEKidea izanik, hainbat behar egindakoa da bertan, maila guztietan irakasten (aurrez aurrekoan, autoikaskuntzan, jardunbikoan). Irakasle izateaz gain: barnetegietan, 2016tik 2020ra Arratiako Berbalagun egitasmoaren dinamizatzailea, komunikazioan.[2] 21. Korrikaren edizioan furgoneta kidea izan zen.[6] 22. edizioan Korrikaren komunikazio eta prentsa lantaldeko kide jardun zuen. Elordik, besteak beste, egunero-egunero kronikatxoa eta podcastak ere egin zuen Anbotoren irakurleentzat.[7] 23. Korrika-tik arduraduna izanez.
Gogotsu hartu zuen Korrikaren koordinatzaile ardura Elordik
«Korrika da Euskal Herriak daukan egitasmo handienetako bat, euskararen mugak baino ez dituelako, eta kolore eta iritzi askotako jendea biltzen duen egitasmo bakarrenetakoa delako. Ni neu horren gidari izatea ohorea da. Talde handia dago atzetik, eta gogotsu heltzen diot erronka honi».[2]
Arduradun berriak euskararen aldeko lasterketaren erronkak argi adierazi zituen:
«Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko jarrera hori, ez daitezela 10 eguneko kontu hutsean geratu. Hau da, alde egotetik egitera pasatzea».[6][8]
Horretaz gain 2021etik bai HABE aztertzaile C2 mailan eta aurten Administrazio Publikoaren Euskal Institutorako aztertzaile lanak egiten ditu.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010ean Blog pertsonal onenaren saria irabazi zuen eta saria Bilboko La Bolsa Udaltegian abenduaren 9an batu zuen.[9]
- 2013an Auzokontalariak lehiaketa irabazi zuen. Uztailaren 16tik 30era bitartean Euskadiko 7 auzolandegietan izan zen Ane blogari lanak egiten. Horretarako 24 orduko elkarbizitza egin zuen auzolandegietako egunerokoa barrutik ezagutu eta bizitzeko. Ondoren egunero idatzi zituen elkarrizketak, erreportajeak eta kronikak Gazteaukera blogean.[10][11]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harriti andra proba taldean ere parte hartu du Anek. 2017an hasi zen, Santutxun izan zuen estreinaldia, Erromon, Gasteizen, Bilbon, Zornotzan Iurretan, Larrabetzun, Ogaragoitin (Asterria Zeanuri) eta Artaungo (Dima) jaietan ere aritu zen.[12]
Munduaz Blai elkarteko[13] kide aktiboa Etxebarrin (Bizkaian), hainbat bidai bertako kanpamenduetara eginik. Sahara errefuxiatu kanpamenduetan garapen lankidetzan hainbat proiektutan dihardu. Ikastetxeetan ere hitzaldiak eta aurkezpenak egiten ditu, gazteria ohartzeko eta animatzeko laguntzen.
Mendizalea da eta bere denpora askean gehien gustatzen zaion afizioa da, bai bertoko mendietara igotzea eta bai pirneoetakoak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ane Elordi-k hartu du Asier Amondo-k utzitako lekukoa
-
23. Korrikari buruzko hitzaldia
-
Saharako emakumeekin proiektu bat lantzen
-
Pirineotan 3023 metrora
-
Ane Elordi, AEK
-
Harriti andra proba taldea
-
Harriti taldean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ane Elordi da Korrikaren koordinatzaile berria, Asier Amondoren lekukoa hartu ostean» EITB 2022-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ a b c Aperribai, Julen. «Ane Elordi izango da Korrikaren koordinatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ gaztezulo. «Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusia» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ «Ane Elordi, Korrikaren arduradun nagusi berria» El Diario Vasco 2022-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ «Mondragon Unibertsitatea» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-02). «Ane Elordi zornotzarra da Korrikaren arduradun nagusi berria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ «[PODCASTA Ane Elordi zornotzarraren kronika, Korrikaren atzeko furgonetatik - Zornotza»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ «Aizu! AEKren aldizkaria - “Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatu behar dugu”» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2010-12-09). «Los premios del concurso Bilblogari se han repartido el 1 de diciembre» bilbaoeuskaraz.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
- ↑ «Bi Auzokontalari sarituak» www.gazteaukera.euskadi.eus 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Deseos de solidaridad desde Sahara» www.gazteaukera.euskadi.eus 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ «“Aurretik ezer ikusi barik joan nintzen lehenengo entrenamendura; arnesa jantzi eta aurrera!” - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ «Munduaz Blai Elkartea» Munduaz Blai Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Ane Elordi, KORRIKA arduradun berriari YouTube, 2022
- Elkarrizketa: Oso presente eduki behar dugu Korrika aldarrikapenerako ekimena dela Anboto, 2024.01.12
- Elkarrizketa:Zazpi-probintziak-lotzen-ditugu-eta-euskara-da-muga-bakarra Naiz, irratia,2024.02.14