Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Former province of Italy | Palermoko probintzia |
Koordenatuak | 38°06′39″N 13°21′11″E / 38.1108°N 13.3531°E |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1487 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
|
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak (italieraz: Palermo arabo-normanna e le cattedrali di Cefalù e Monreale) UNESCOk 2015eko uztailaren 3an Gizateriaren ondarea bezala izendatu zuen Sizilia dagoen multzo arkitektonikoa da. Horietatik zazpi Palermon daude, bat Cefalùn eta bestea Monrealen. Guztira bi jauregi, hiru katedral, hiru eliza eta zubi bat dira. Historikoki arabo-normandiar okupazioaren garaikoak dira, 1130tik 1194ra. Multzo honek arkitektonikoki hiru joeren mestizaje nabaria erakusten du: mendebaldekoa, musulmana eta bizantziarra.
Beste eraikin batzuk izendapenetik kanpo gelditu dira, nahiz eta bertan sartzeko eskaera izan. Hauek dira: Castello a Mare, Cubako jauregia, Cubula, Castello di Maredolce Parco della Favara parkearekin, Santa Maria della Maddalena eliza eta Magione eliza.[1]
Ondareen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kodea | Ondarearen izena | Herria | Irudia |
---|---|---|---|
1487-001 | Palazzo Reale edo dei Normanni eta Palazzo Realearen Kapera Palatinoa | Palermo | |
1487-002 | San Giovanni degli Eremiti | Palermo | |
1487-003 | Santa Maria dell'Ammiraglio eliza (edo Martoranaren eliza) | Palermo | |
1487-004 | San Cataldo eliza | Palermo | |
1487-005 | Palermoko katedrala (Santa Vergine Maria Assuntaren katedrala) | Palermo | |
1487-006 | Zisaren jauregia | Palermo | |
1487-007 | Ammiraglioaren zubia | Palermo | |
1487-008 | Cefalùko katedrala (Duomo del Santissimo Salvatore) | Cefalù | |
1487-009 | Monrealeko katedrala (Duomo de Santa Maria Nuova) | Monreale |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz):Webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak |