Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin
Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Hans Vredeman de Vries |
Sorrera-urtea | 1568 (egutegi gregorianoa) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 845 () × 1.185 () mm |
Genero artistikoa | capriccio (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | 89/131 |
Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin Hans Vredeman de Vries margolari frisiarrak 1568an margotu zuen margolana da. Bilboko Arte Ederren Museoan gordetezen da. Lana garaiko genero berrikoa zen, gutizia arkitektonikoa adierazten zuena; eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundua sortzeko. Genero horretan Vredeman de Vries benetako maisua izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko museoak horrela deskribatzen du margolana: "Konposizioaren ezkerraldean kokatutako eraikinaren perspektiba nabariak jauregi-arkitekturan murgiltzen ditu ikusleak, eta Italiako iparraldeko zenbait eraikin klasizista dakarzkigu gogora. Marmolezko zutabe mardulek espazioa antolatzen dute, eta atzealdean ihes-gunerantz irekitzen diren lorategiak eta pergolak nabarmentzen dituzte. Giro sofistikatu horretan, zenbait irudik eta gortesau-bikotek (beharbada beste margolari batek egin zituen) musikaz gozatzen dute dotoreziaz".[1]
Lana olioa haritz-oholean egina dago eta bere neurriak 84,5 x 118,5 zm-koa. Artista horren margolanak ez dira ugari; Bilbokoa Euskal Herriko bakarra da.