Beatriz Akizu Aizpiri
Beatriz Akizu Aizpiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soraluze, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea Eusko Ikaskuntza |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Proiektuen kudeaketa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Eusko Ikaskuntza Ibarraundi museoa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila |
Beatriz Akizu Aizpiri (Soraluze, Gipuzkoa, 1969) Eusko Ikaskuntzako arlo sozio-politiko, dibertsitate eta kohesioko koordinatzailea da.[1][2]
Eusko Ikaskuntzaren XIX. kongresuko Jendartea ataleko koordinatzailea izan zen.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soraluzen jaio bazen ere, Itziarren (Deba) bizi da Beatriz Akizu.
Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika Hezkuntzako maistra titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatu zen, nortasun kulturala eta etnizitatea espezialitatean Deustuko Unibertsitatean. Gobernantza eta Politika Ikasketetan masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hizkuntza Plangintzako Masterra Eusko Ikaskuntzan. Musika klasikoan eta jazzean formakuntzaduna eta bikoizketa diplomaduna da.[4]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamahiru urtez (1994-2007) aritu zen irakasle lanetan euskal hezkuntza sistema publikoan, irakaskuntza-aldi horretako ikasturte akademiko batean, Kalitatea Kudeatzeko arduraduna izan zen Irakaskuntza Artistikoaren arloan.
2 urtez (2005-2007) Eskoriatzako Ibarraundi Museoren Kultur ondarea eta tokiko garapena izeneko proiektuaren zuzendaria izan zen.
2008an Eusko Ikaskuntzan hasi zen lanean eta proiektu arduraduna izatera heldu zen bertan.[4]
2024an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 'Euskal Hezkuntza Sistema. Etorkizuna Elkarrekin Eraikitzen' egitasmoa aurkeztu zuen, Eusko Ikaskuntzak urriaren 2tik 4ra bitarte 'Elkartzen gaituena | Lo que nos une | Ce qui nos rassemble' lelopean antolatu zuen XIX. Kongresuaren baitan.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Análisis de los discursos básicos sobre el euskera = Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa: emaitza txostena. Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba, Xabier Erize Etxegarai, Josune Etxaniz eta Amaia Elizagaraterekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritza, Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2016. 978-84-457-3393-6.[5]
- L'aménagement du territoire en Pays Basque. Eguzki Urteaga Olanorekin elkarlanean. Dakit argitaldaria, 2008. 978-84-932368-3-0.[5]
Aldizkarietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DiKomA Proiektua: Hizkuntza-ekologiaren diskurtsoaren bidez komunitatea ahalmentzen laguntzeko proiektua. José Ignacio Marko Juanikorena, Beatriz Akizu Aizpiri. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 1130-8435, zenb. 98, 2016, or. 57-87.[5]
- Sabin Salaberri musikariaren opera omnia: Metafora une sort zaile. Beatriz Akizu Aizpiri. Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV, 0212-7016, 54. liburuxka, zenb. 1, 2009, or. 191-207.[5]
- Desarrollo sostenible y globalización cuando el futuro influye sobre el presente. Beatriz Akizu Aizpiri, Eduardo Rubio Ardanaz. Lan harremanak: Revista de relaciones laborales, 1575-7048, zenb. 12, 2005, or. 185-214.[5][6]
- Etxea kontzeptuaren aldaketa auzoko harremanetan. Guda sinbolikoak lurraldea antolatzen. Dakit argitaldaria 2007
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irratia, NAIZ. (2024-10-04). «Eusko Ikaskuntzaren Kongresua: euskal hezkuntza, gizarte berrikuntza eta euskal nortasuna» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ Eusko Ikaskuntza, zuzendaritza eredua. .
- ↑ ««Beharrezkoa da Euskal Herri mailako hezkuntza sarea osatzea»» Berria 2024-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ a b c Echevarría, Jan. (2024-09-24). ««Hezkuntza espazio kohesionatu baten alde elkarlanean aritzeko borondatea sortu dugu»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ a b c d e «Beatriz Akizu Aizpiri» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ Rubio Ardanaz, Eduardo; Akizu Aizpiri, Beatriz. (2005). Desarrollo sostenible y globalización cuando el futuro influye sobre el presente. ISSN 1575-7048. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Beharrezkoa da Euskal Herri mailako hezkuntza sarea osatzea Berria, 2024.10.04