Edukira joan

Beatriz Fanjul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Fanjul


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaBilbo1991ko abuztuaren 23a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Alderdi Popularra

Twitter: bea_fanjul Instagram: bea_fanjul Edit the value on Wikidata

Beatriz Isabel Álvarez Fanjul (Bilbo, 1991ko abuztuaren 23a) Alderdi Popularreko bizkaitar politikaria da. 2019ko abenduaren 3az geroztik Espainiako Gorteetako diputatua da Bizkaitik aukeratuta.

Bilbon jaio zen 1991n, bost seme-alabako familia batean. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasketak hasi zituen Deustuko Unibertsitatean, amaitu gabekoak.

Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrietako kidea ez ezik, elkartearen Euskal Autonomia Erkidegorako idazkari nagusia ere bada.

2019ko azaroko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten Bizkaitik, karguaren zina 2019ko abenduaren 3an eginez.