Benalup-Casas Viejas
Benalup-Casas Viejas | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Cádizko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Amalia Romero Benitez (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Benalup-Casas Viejas | ||||||||||
Posta kodea | 11160 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 11901 | ||||||||||
Herriburua | Benalup-Casas Viejas (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 36°20′34″N 5°48′33″W / 36.342777777778°N 5.8091666666667°W | ||||||||||
Azalera | 60,7 km² | ||||||||||
Altuera | 112 m | ||||||||||
Mugakideak | Alcalá de los Gazules eta Medina-Sidonia | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.164 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 118 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Torrent | ||||||||||
Matrikula | CA | ||||||||||
benalupcasasviejas.es |
Benalup-Casas Viejas Cadizen dagoen herrixka bat da, hiriburutik 65 km-tara. 58 km² izango ditu eta nekazaritza lana da nagusi.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako II. Errepublikaren garaian, "Krimenaren herria" moduan ezaguna izan zen.
1264an Alfontso X.a Gaztelakoak Ben-a-lud dorretxea konkistatu zuen. 1439an inguruko eremuak Medina-Sidoniara saldu zizkioten.
XVI. mendean Casas Viejasko baseliza eraiki eta, epeka-epeka, bere inguruan egungo herria sortu zen.
Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzugatik da, Manuel Azañaren gobernua erorrarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-.
1933ko urtarrilaren 11n, CNTko anarkista talde batek komunismo libertarioa ezarri nahi zutela-eta, iraultza piztu zen Casas Viejasen. Guardia Zibilaren koartela setiatu zuten eta Erasorako Guardiak anarkisten aurka jo zuen. Matxinada zapuzteaz gain, lau nekazari fusilatu zituzten odol hotzean, Guardia Zibilak iraultza kontrolatzeko sarraskia eragin zuen.[1]. Hilketak hunkituta utzi zituen espainiarrak eta guztiz haserretu ziren Azañari egotzietako esaldietako bat entzun eta gero. Ez buru ez hanka izan arren, eskumako alderdien komunikabideen arabera, Azañak zera esan omen zuen: “Ni heridos ni prisioneros. Los tiros, a la barriga”, hau da, "Ez zauriturik ez presorik. Tiroak sabelera". Gerra Zibila amaitu eta gero, Frankismoan esaldi hori egitzat hartua izan zen agintarien aldetik.
1991n udalerri independente bilakatu zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2008 | 2012 | 2013 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
5.971 | 6.179 | 6.286 | 6.305 | 6.342 | 6.371 | 6.610 | 6.706 | 6.754 | 7.139 | 7.205 | 6.991 |
Hiri eta herri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ramos, Tano. (2012). El caso Casas Viejas: Crónica de una insidia (1933-1936). Bartzelona: Tusquets ISBN 978-84-83833919..