Benno Besson
Benno Besson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | René-Benjamin Besson |
Jaiotza | Yverdon-les-Bains, 1922ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Berlin, 2006ko otsailaren 23a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sabine Thalbach (en) Ursula Karusseit |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, aktorea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Berliner Ensemble |
Jasotako sariak | |
|
René-Benjamin Benno Besson (Yverdon-les-Bains, 1922ko azaroaren 4a - Berlin, 2006ko otsailaren 23a) suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benno Bessonen karreraren lehenengo urteak Bertolt Brechtekin lotuta igaro ziren. Gerraren ondoren Zurichera joan zen filologia ikastera eta han ezagutu zuen alemaniar antzerkigilea. Brecht-ek Ekialdeko Berlinera joateko eskatu zion berarekin Berliner taldean lan egiteko, eta hala taldeko zuzendari izan zen, 1956an Brecht hil zen arte. Urte horretan taldea utzi zuen eta Deutsches Theater-era joan zen. Ondoren, 1969. urtetik aurrera, Berlingo Volksbühne zuzendu zuen, eta antzerkigile eta zuzendari lanak egin zituen bertan. 1977. urtea arte Ekialdeko Alemanian bizi izan bazen ere, bere lanak Europa osoan ibili ziren (Alemania Federala, Austria, Suitza, Bulgaria, Italia, Frantzia). 1970eko hamarraldian Europako eszenatoki nagusiak bisitatu zituen, eta hamarraldiaren amaieran Genevan gelditu zen (1982-1989). Era askotako egileak landu zituen, klasikoak edo antzinakoak eta egile garaikideak. Oso ezagunak ez ziren lanak ere zuzendu zituen, hala nola 'Sexu ahula' (Flaubert-en vaudeville-a).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-5-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benno Besson |
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |