Edukira joan

Carla Bley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carla Bley

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLovella May Borg
JaiotzaOakland1936ko maiatzaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWillow (en) Itzuli2023ko urriaren 17a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Steve Swallow (en) Itzuli
Paul Bley  (1957 -  1964)
Michael Mantler (en) Itzuli  (1965 -  1991)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, jazz pianist (en) Itzuli, disko-ekoizlea, estudioko musikaria, musika-talde gidaria, jazz musikaria eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Liberation Music Orchestra
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuaHammond organoa
pianoa
DiskoetxeaECM Records (en) Itzuli

wattxtrawatt.com
IMDB: nm0088346 Last fm: Carla+Bley Musicbrainz: 3b2234ea-2169-41dc-9524-0b896fa69c4c Songkick: 520469 Discogs: 250037 Allmusic: mn0000793506 Edit the value on Wikidata

Carla Bley (Oakland, Kalifornia, 1936ko maiatzaren 11Willow, New York, 2023ko urriaren 17a) estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria izan zen. Abeslari baino gehiago, musikagile eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu zen Carla Bley. Aita ere musikagilea zuen, eta harekin ikasi zuen pianoa. Oso gazterik, familia utzi, eta bere partiturak saltzen eta piano-clubetan jotzen atera zuen bizimodua. Ondoren, New Yorkera joan zen. Han, zigarroak saltzen zituen jazz-areto batean. New Yorken, Paul Bley piano-jotzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1957an. Carla Bleyren lanak asko gustatu zitzaizkien senarraren lagunei, eta musikari profesional bihurtu zen 1964an. Carla Bleyren karrera free-jazz joeraren sorrerarekin batera abiatu zen, eta mugimendu horretako musikari nagusiekin lan egin zuen, hala nola Pharoah Sandersekin. Alabaina, bere estiloa sortu zuen berehala, hainbat joera nahasten zituena. Bleyk, europar inpresionistek bezala, esperimentuak egin zituen masa soinudunekin, eta Amerikako herri-tradizioa baliatu zuen bere obretan. 1980ko hamarraldian, Steve Swallow ezagutu zuen, eta, horregatik, beharbada, rock-musikaren aldera jo zuen garai horretan. Orkestra handiak zuzentzen jarraitu zuen, baina talde txikiagoekin saioak eginez aldi berean. Aipagarria du, besteak beste, Escalator Over The Hill jazz-opera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carla Bley Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.