Carmen Salinas
Carmen Salinas | |||
---|---|---|---|
(1956) | |||
2015eko irailaren 1a - 2018ko abuztuaren 31 Hautetsia: LXIII Legislature of the Mexican Congress (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Torreón, 1939ko urriaren 5a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 2021eko abenduaren 9a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Espainiar panteoia | ||
Heriotza modua | hipertentsioa: garuneko odoljarioa | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, imitatzailea, komediantea, politikaria eta Antzerki enpresaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Iraultzaile Instituzionala | ||
Carmen Salinas Lozano (Torreón, Coahuila, Mexiko, 1939ko urriaren 5a – Cuauhtémoc, Mexiko Hiria, Mexiko, 2021eko abenduaren 9a) mexikar aktore, imitatzaile, komediante eta politikaria izan zen.
1964an egin zuen debuta telebistan, La vecindad telenobelan parte hartuta. 1970ean egin zuen lehen filma, La vida inútil de Pito Pérez filmean paper bat eginda. Antzerkian, Salinasek Aventurera lana aurkeztu eta ekoitzi zuen 1997an. Hainbat artistaren imitatzaile ere izan zen.
Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) kide izan zen, eta, politikan egin zuen sartu-irten laburrean, diputatu federal gisa jardun zuen 2015etik 2018ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carmen Salinas Lozano 1939ko urriaren 5ean jaio zen Torreonen (Coahuila, Mexiko). Carmen Lozano Viramontes eta Jorge Salinas Perez Tejadaren alaba izan zen.[1] Gurasoek bost seme-alaba inguru galdu zituzten hainbat gaixotasunen ondorioz.[2] Amak aitarengandik dibortziatu nahi izan zuen, hark beste emakume batekin engainatu zuela eta harekin seme bat zuela jakin zuenean, baina prozesua abiatzeko epaitegira iristean, jakinarazi zioten ez zela inoiz ezkonduta egon, ezkontza-paperak faltsuak zirelako eta ez zutelako balio.[2] Tejadak gezurretako zibil-ezkontza bat antolatua zuen, ez bakarrik berarekin, beharbada beste emakume batzuekin ere gauza bera egin zuen, eta haietako batekin baino ez zen ezkondu benetan.[2] Lozano Viramonetesek ez zion inoiz barkatu, eta, handik denbora batera beste pertsona batekin elkartu arren, inoiz ez ezkontzea erabaki zuen.[2] Carmenek hainbat neba-ahizpa izan zituen, zortzi gutxi gorabehera, baina aitaren neba-ahizpen zenbakia ezezaguna da.[2] Amak bat izan ezik, beste ume guztien kargu hartu behar izan zuen, ahizpa bat izeba batekin bizitzera joan baitzen. Oso pobreak ziren, eta, horregatik, behin batean, bere gurasoari umezurtz gisa asilo batean inskribatzea bururatu zitzaion, jan zezaten eta bizimodu lasaiagoa izan zezaten, baina guztiz kontrakoa izan zen, kolpatu eta tratu txarrak ematen zizkieten eta.[3]
Txikia zela, asmo artistikoak izaten hasi zen, bere ahizpa Josefina Rojas Lozanok inspiratuta, Torreoneko irrati batean kantatzen baitzuen, Coahuilan, berarekin eramaten zuen dantzan ikus zezan eta zuzenean entzun zezan.[4] 10 urte zituela, Monterrey Hiriko irrati saio batean hasi zen abesten eta ahots imitazioak egiten, Andrea Palma aktorea saiora gonbidatu zutenetik eta garaiz iritsi ez zenetik.[5]
1953ko irailean, Carlos Amador Martínez zinema-ekoizleak Torreónera egin zuen bisita batean aurkitu zuen, zeinek Mexiko Hirira eraman zuen eta urte bereko urriaren 28an aktore debuta egin zuen Opera zineman. 17 urte zituela, 1956ko urtarrilaren 5ean ezkondu zen Pedro Plascencia Ramirez musikariarekin, bera baino zortzi urte zaharragoa. Biak 1979an dibortziatu ziren, eta Ramirez 2016an hil zen.[6] Bi seme-alaba izan zituen: Pedro Plascencia Salinas, 1994an hila, eta Maria Eugenia Plascencia, baita jaio ez ziren beste bost seme-alaba ere, haurdunaldiak bi hilabete zituenean agertzen zitzaizkion berezko abortuen ondorioz. Zazpi hilabeteko bat ere galdu zuen.[7][8][9]
Denboraldi batez antzokietan eta aktoreentzako leku amateurretan aurkeztu ostean, 1964an egin zuen telebistarako aktore debuta, La vecindad telenobelan parte hartuta, eta, urtebete geroago, 1970ean, bere lehen filma egin zuen, La vida inútil de Pito Pérez izenekoa, José Rubén Romerok idatzitako izen bereko eleberriaren hirugarren egokitzapen zinematografikoa izanik.[10][11] Nahiz eta berak esanda, bere lehen filma 1964ko ¡Buenas noches, año nuevo! izan zen, eszena txiki batzuk grabatzen, baina azken produktuan moztu egin ziren eszena horiek, film luzeegia zelako. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkaden erdialdera iritsi zenean, mota horretako hainbat film egin zituen, eta horien artean nabarmendu ziren: Tívoli (1975), Bellas de noche (1975), Noches de Cabaret (1978), Muñecas de medianoche (1979), El sexo sentido (1981), La pulquería (1981), Noche de carnaval (1984), eta La Racas.[12][13][14][15][16][17][18][19] Gai horretakoak ez diren beste film batzuk ere nabarmendu ziren: Doña Macabra (1972), El lugar sin limites (1978), Ratero (1979), ¡Que viva Tepito![20][21][22] (1981), Mexicano ¡Tú puedes![23] (1985), Sabor a mí (1988), Man on Fire (2004), La misma Luna (2007), ¿Nadie ha visto a Lupita?[24][25][26][27] (2011), eta El crimen del Cácaro Gumaro (2014).[28][29]
Zineman egindako ibilbideaz gain, telenobelen barruan hainbat ekoizpenetan parte hartu zuen: María Mercedes (1992), María la del barrio (1995), Entre el amor y el odio (2002), Mundo de fieras (2006), Hasta que el dinero nos separe (2009), Mi corazón es tuyo (2014) eta Mi marido tiene familia (2017). Telebistako saioetan, Hasta en las mejores familias, Mujeres asesinas, La familia P. Luche eta Nosotros los guapos telesailetan parte hartu zuen.[30]
Musikaren munduaren barruan, EP bat grabatu zuen 1965 urtean, Damaso Perez Prado kantariarekin batera, «Perez Prado Presenta A Carmen Salinas y su voz» izenekoa, eta, horretarako, bi abesti interpretatu zituen; «Angelitos Negros» eta «Cuando Calienta El Sol».[31][32]
1997. urtean aurkeztu zuen lehen aldiz Los Angeles Aretoan berak ekoitzitako «Aventurera» lana, 1950eko izen bereko filmean oinarritua, eta arrakasta handia izan zuen.[33][34] Besteak beste, Edith González, Itatí Cantoral, Niurka Marcos, Patricia Navidad, Maribel Guardia eta Lorena Rojas aktoreekin lan egin zuen eta horiek interpretatu zuten rol nagusia.[35]
Imitatzaile gisa ere arrakasta handia izan zuen eta Lola Beltrán, Celia Cruz, Lucero, Julissa, Alejandra Guzmán, María Félix, Amalia Mendoza, Irma Dorantes, Lupita D'Alessio eta beste hainbat artistaren imitazioak egin zituen.[36] Hala ere, horretarako oso ona izan arren, zaletasun hori alde batera utzi zuen bere semea, Pedro Plascencia, konpositore eta pianista zena, 1994ko apirilaren 19an hil zenean biriketako minbizia izan ostean. Gertatutakoa ikusita, berriro ez imitatzea erabaki zuen, bera baitzen bere ekitaldietarako musika moldatzailea.[7]
2015etik 2018ra, politikan murgildu zen, eta Diputatuen Ganberan lekua izan zuen, Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) ordezkari.[37]
2021ean, Mi fortuna es amarte telenobelako kideetako bat izan zen, azaroaren 11n garuneko odoljario bat izan baino lehen, koma bat eragin ziona.[38] Berehala ospitaleratu zuten, eta ondorioz, lan hori utzi behar izan zuen.[39][40] Handik denbora batera, familiak komunikatu baten bidez jakinarazi zuen konortea berreskuratuz gero, errehabilitazio bat egin beharko zuela, eta horrek ez ziola epe motzean lan jarduera bat izaten utziko.[41] Ekoizpenaren barruan, María Rojo aktoreak ordezkatu zuen bere pertsonaia.[42][43]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salinasek oso adiskidetasun ona izan zuen Juan Pascual Cejudo Mujica izeneko gizon batekin, 'El Chato Cejudo' izenarekin ezaguna, bere publierlazionista gisa ere jardun zuena eta 2012an gibeleko minbiziaren ondorioz hil zena.[44][45] Berak komentatuta, Cepillín bezala ezaguna zen pailazo, aktore, abeslari eta telebista aurkezlearen ibilbideak aurrera egin zezan eta Televisa enpresak sina zezan lagundu zuen, eta Monterreytik Mexiko Hirira ekarri zuenean bere etxean ostatu ematera ere iritsi zen. Cepillín 2021eko martxoaren 8an hil zen.[46]
2020ko uztailean, anekdota bat partekatu zuen YouTubeko bere kanal ofizialean argitaratutako bideo baten bidez, non kontatzen zuen Rafael Caro Quintero narkotrafikatzailearekin bazkaltzera iritsi zela Mexiko Hiriko Iparraldeko Presondegian, dena nahasmen baten ondorioz.[47] Pepe Magaña komedianteari bisita egitera joan zen, eta zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina, aktoreari esker, hiru urteko kartzela-zigorra izan zuen. Hortxe jakinarazi zioten «nagusiak» harekin hitz egin nahi zuela, presondegiko zuzendaria zelakoan azkar onartu zuen.[47] Mafiaburuarekin eraman zuten, Carlos Salinas de Gortariren izeba zela uste zuena, garai hartan Mexikoko presidentea zena. Izan ere, Carlosen aitak Raul Salinas Lozano zuen izena eta berak Carmen Salinas Lozano, biak neba-arrebak zirela sinestaraziz, nahiz eta beharbada Gortariren familiarekin harreman ona zuela argitu zuen.[47] Hauxe esan zion Carmen Salinas Lozanori:
Zuk zure ilobari hemendik ateratzen lagun nazan esatea nahi dut, Mexikotik kanpo eta barne zorra ordaintzen lagunduko diot, duen zrra, neuk ordainduko dut osorik. Eta zu, 'jefesita', ez zaitez haserretu, ez zaizu ezer faltako bizi zaren bitartean, neu arduratuko bainaiz aurrezki on bat izan dezazun, ez dakizun ezer falta.
Behin eta berriz, presidentearekin inolako familia loturarik ez zuela ulertarazi behar izan zion.
Eztabaidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salinasek polemika batzuk izan zituen bere esanak zirela eta. Egindako diputatu kargua gutxietsi zuen elkarrizketa batean, «oso gutxi irabazten zuelako».[48] COVID-19aren pandemian, aktoreak txinatarrei egotzi zien errua, eta esan zuen «katutxoak eta txakurtxoak jateagatik» zutela merezia; iruzkin hori arrazistatzat hartu zen, eta barkamena eskatu behar izan zuen.[49][50]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko azaroaren 11n, Mexiko Hiriko ospitale batera eraman zuten urgentziaz, hipertentsioak eragindako garuneko odoljario baten ondorioz.[39][40] Abenduaren 9an hil zen, 82 urte zituela.[51][52] Gorpua erraustu egin zen, eta errautsak Panteoi Espainiarraren barruan kokatutako familiaren mausoleoan jarri ziren.[53]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La vida inútil de Pito Pérez (1970)
- El rincón de las vírgenes (1972) .... Pancha Fregoso
- Doña Macabra (1972) .... Lucila
- El diablo en persona (1973)
- Calzonzín Inspector (1974) .... Eme andrea
- Las fuerzas vivas (1975) .... Hortensia andrea, Caballoren emaztea
- Bellas de noche (1975) .... La Corcholata
- Tívoli (1975) .... Chapas
- Albures mexicanos (1975)
- La palomilla al rescate (1976)
- Bellas de noche 2 (1977)
- Las cenizas del diputado (1977) .... Dorotea
- Noches de cabaret (1978)
- El lugar sin límites (1978) .... Lucy
- Tarjeta verde (1978)
- Muñecas de medianoche (1979)
- Las cariñosas (1979)
- Ratero (1979) .... Llorona
- El secuestro de los cien millones (1979)
- Las tentadoras (1980)
- A paso de cojo (1980)
- D.F./Distrito Federal (1981)
- La pulquería (1981)
- El testamento (1981) .... Doña Cleo
- Que viva Tepito! (1981) .... Concha
- El sexo sentido (1981) .... Lupe izekoa
- Tiempo de lobos (1981)
- Las noches del Blanquita (1981)
- Huevos rancheros (1982)
- Fieras contra fieras (1982)
- Burdel (1982)
- Las pobres ilegales (1982) .... Petra
- La pulquería 2 (1982)
- El rey de los albures (1982)
- Qué viva Tepito (1982)
- El día que murió Pedro Infante (1982)
- Las modelos de desnudos (1983)
- Se me sale cuando me río (1983)
- Las vedettes (1983)
- Entre ficheras anda el diablo - La pulquería 3 (1984)
- El tonto que hacía milagros (1984) .... Tomasa
- Corrupción (1984) .... Jesusita
- Piernas cruzadas (1984)
- Las glorias del gran Púas (1984)
- Noche de carnaval (1984) .... Panchita
- Masacre en el río Tula (1985) .... La Madrastra (amaordea)
- Mexicano ¡Tú puedes! (1985)
- El rey del masaje (1985)
- La tierra prometida (1985)
- Esta noche cena Pancho (1986)
- Huele a gas (1986)
- Caifan del barrio (1986)
- 5 pollas en peligro (1986)
- Casos de alarma (1986)
- La chica de la piscina (1987) .... Carolina
- Sabor a mí (1988)
- Día de muertos (1988)
- Alicia en el país del dólar (1988)
- Comezón a la Mexicana (1989)
- Las guerreras del amor (1989)
- El garañón (1989)
- Pancho cachuchas (1989)
- Solo para adúlteros (1989)
- El rey de las ficheras (1989)
- Olor a muerte (1989)
- El mil hijos (1989)
- Placeres divertidos (1989)
- Cita con la muerte (1989) ....Bere burua (atala:v"El último metro")
- Policía rural (1990)
- No hay quinto malo (1990)
- Goza conmigo (1990)
- Ciudad de ciegos (1991) .... Ángela
- Danzón (1991) .... Doña Tí
- Fin de semana en Garibaldi (1991)
- Camino largo a Tijuana (1991)
- El jugador (1991) .... Tía Nina
- Justicia de nadie (1991)
- El condenado por reconfiado (1992)
- Noches de ronda (1992) .... Petrita
- Cita en el paraíso (1992) .... Abuela
- Un toque angelical (1992)
- El superman ... Dilon (1993)
- La lotería (1993)
- Hoy no circula (1993) .... (Azpiatala:«Jueves»)
- Me muero de la risa (1993)
- Las mil y una aventuras del metro (1993)
- El último suspiro (1996)
- Reclusorio (1997) .... Carmen García Sánchez (Azpiatala: «Sangre entre mujeres»)
- Todo el poder (1999) .... Cleofás andrea
- Sexo por compasión (2000)
- Santos peregrinos (2004) .... Amama
- Control de plagas (2004) .... Etxe jabea
- Zapata - El sueño del héroe (2004) .... 2. tabernaria
- El fuego de la venganza (2004) .... 3. zaintzailea
- Man on Fire - (2004)
- A Silent Love (2004) .... Georgina
- Ciudad de perros (2004)
- Espinas (2005) .... Doña Lucha
- La misma luna (2007) .... Carmen andrea 'La Coyota'
- Veritas, Prince of Truth (2007) .... Elva María
- Victorio (2008)
- Labios rojos (2009) .... Claudia andereñoa
- Martín al amanecer (2009) .... Elpidia
- Me importas tú... y tú (2009)
- Desdémona: Una historia de amor (2009)
- Cartas a Elena (2010) .... Vieja Zamora
- Hermoso silencio (2010) .... Luz
- 4 maras (2011) .... Doña Cruz
- ¿Alguien ha visto a Lupita? (2011) .... Chepita
- La otra familia (2011) .... Chuy andrea
- El crimen del Cácaro Gumaro (2014)
- Norte estrecho (2015) .... Charo
- Añoranzas (2018)
- The Valet (2022, lanzamiento póstumo) .... Cecilia, Antonioren ama
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La vecindad (1964) - Cuca
- La razón de vivir (1966)
- Frontera (1967) - Paula
- La sonrisa del diablo (1970) - Perla
- Sublime redención (1971)
- Elisa (1979)
- Cachún cachún ra ra! (1984) - Villafuerte irakaslearen ama
- Mujer, casos de la vida real (1986-1997)
- María Mercedes (1992) - Filogonia andrea
- María la del barrio (1995-1996) - Agripina Pérez
- La antorcha encendida (1996) - Camila de Foncerrada andrea
- Mi pequeña traviesa (1997-1998) - Mati andrea
- Preciosa (1998) - Pachis ama
- Hasta en las mejores familias (1999-2000) - bere burua
- Abrázame muy fuerte (2000-2001) - Celia Ramos
- Entre el amor y el odio (2002) - Chelo andrea
- Velo de novia (2003-2004) - Malvina González
- Mundo de fieras (2006-2007) - Candelaria Gómez, Barriosen alarguna
- La rosa de Guadalupe (2009) - Carmelita
- Mujeres asesinas (2009) - Carmen (Carmen Jiménez)
- Los simuladores - Segunda temporada - (2009) - Lupe González andrea
- Hasta que el dinero nos separe (2009-2010) - Arcadia Alcalá, Rincónen alarguna
- Triunfo del amor (2010-2011) - Milagros Robles, Martínezen alarguna
- La familia P. Luche Episodio «Hasta en las más mejores familias» (2012) - bere burua
- Porque el amor manda (2012-2013) - Luisa "Chatita" Herrera
- Parodiando (2012-2013)
- María de todos los Ángeles (2013), Atala:«El extraño mundo de los comerciantes» - La Lideresa
- Mi corazón es tuyo (2014-2015) - Yolanda Velasco, Castroren alarguna
- Sueño de amor (2016) - Margarita Manzanares, Fierroren alarguna
- Nosotros los guapos (2016-2021) - Refugio Encarnación Flores de Godínez andrea, «Doña Cuca»
- Mi marido tiene más familia (2018-2019) - Crisanta Díaz de Córcega
- Se rentan cuartos (2021) - Chelita andrea
- Mi fortuna es amarte (2021) - Margarita «Magos» Domínguez Negrete, (1-45 atalak)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenturera (1997-2013)
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014an, Mexikoko Zinemaren Museoak omenaldia egin zion, Mexiko Hiriko antzokian, 60 urteko ibilbide artistikoarengatik.
- 2016an, ACE Sari Berezia jaso zuen, New Yorkeko Ikuskizun Kronikarien Elkarteak (ACE) emana.[54]
- Urrezko Palma saria ere eman zioten.[55]
TVyNovelas sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Telenobela | Emaitza |
---|---|---|---|
1993 | Bigarren mailako aktore onena | María Mercedes | Irabazlea |
1996 | Bigarren mailako aktore onena | María la del barrio | Izendatua |
1999 | Bigarren mailako aktore onena | Preciosa | Irabazlea |
2001 | Bigarren mailako aktore onena | Abrázame muy fuerte | Izendatua |
2002 | Bigarren mailako aktore onena | Entre el amor y el odio | Izendatua |
Sari berezia ibilbidearengatik | Irabazlea | ||
2003 | Sari berezia: 50 urte aktore lanetan | Irabazlea | |
2010 | Aktore nagusi onena | Hasta que el dinero nos separe | Izendatua |
2012 | Aktore nagusi onena | Triunfo del amor | Izendatua |
2019 | Aktore nagusi onena | Mi marido tiene familia | Izendatua |
- Ibilbideari sari berezia (2013)
Sariak Urrezko egutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
2007 | Mendeko izarra | Carmen Salinas | Irabazlea |
Urrezko Kalifa Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
2011 | Urteko emanaldirik onena | Triunfo de amor | Irabazlea |
TV Adicto Golden Awards
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
2014 | Emakumezko aktore onena pertsonaia komiko-kutun batean | Mi corazón es tuyo | Irabazlea |
2016 | Emakumezko aktore onena pertsonaia komiko batean | Sueño de amor | Irabazlea |
2019 | Emakumezko aktore onena pertsonaia komiko batean | Mi marido tiene más familia | Irabazlea |
Zilarrezko Jainkosen Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2008 | Paperik onena emakumezkoei | La misma Luna | Irabazlea |
2013 | Paperik onena emakumezkoei | Cartas a Elena | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «¿Quién es Carmen Salinas? Conoce la trayectoria de la actriz» La Razón 11 de noviembre de 2021.
- ↑ a b c d e Carmen Salinas oficial1. (2020-05-22). Engañan a mi Madre con su Boda, Carmen Salinas. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ Carmen Salinas oficial1. (2020-06-26). Viví con mis Hermanos en un Asilo de Huérfanos. Carmen Salinas. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Fallece la hermana de Carmen Salinas» El Siglo de Torreón 23 de marzo de 2004.
- ↑ «FOTOS: Carmen Salinas, actriz, imitadora, comediante, productora y empresaria con más de 65 años de trayectoria nos cuenta los obstáculos que ha pasado en su carrera y vida personal.» Azteca UNO.
- ↑ «Fallece Pedro Plascencia, ex esposo de Carmen Salinas» Informador.MX 2 de noviembre de 2016.
- ↑ a b Cruz Barcenas, Arturo. (16 de abril de 2007). «Pedro Plascencia era el arreglista de mis imitaciones; las enterré con él» La Jornada.
- ↑ «Hija de Carmen Salinas cierra su restaurante» TVnotas 16 de noviembre de 2021.
- ↑ «Celebra Carmen Salinas misa en memoria de su hijo Pedro Plascencia» La Chicuela 8 de noviembre de 2010.
- ↑ «10 telenovelas inolvidables de Carmen Salinas» Mag. 13 de noviembre de 2021.
- ↑ «La vida inútil de Pito Pérez» Filmaffinity.
- ↑ «Tívoli» Filmaffinity.
- ↑ «Bellas de noche» Filmaffinity.
- ↑ «Noches de cabaret» Filmaffinity.
- ↑ «Muñecas de medianoche» Filmaffinity.
- ↑ «El sexo sentido» Filmaffinity.
- ↑ «La pulquería» Filmaffinity.
- ↑ «Noche de carnaval» Filmaffinity.
- ↑ «El Rey De Las Ficheras» Cine.com.
- ↑ «Doña Macabra» Filmaffinity.
- ↑ «El lugar sin límites» Filmaffinity.
- ↑ «Ratero» Cine.com.
- ↑ «¡Que viva Tepito!» Filmaffinity.
- ↑ «Mexicano ¡Tú Puedes!» Cine.com.
- ↑ «Sabor a mí» Filmaffinity.
- ↑ Silva, Mim. (18 de septiembre de 2021). ««Hombre en llamas» y la vez que Denzel Washington filmó con Carmelita Salinas en Ciudad de México» Sensacine México.
- ↑ «La misma luna» Filmaffinity.
- ↑ «¿Alguien ha visto a Lupita?» ElSéptimoArte.
- ↑ «El crimen del cácaro Gumaro» Filmaffinity.
- ↑ García, Diana. (24 de enero de 2020). «Carmen Salinas agradece al público, éxito de «Nosotros los Guapos»» lavozarizona.
- ↑ «Pérez Prado Presenta A Carmen Salinas – Dengue Italiano» Discogs.
- ↑ «Carmen Salinas» Discogs.
- ↑ ««Aventurera», la exitosa obra de teatro producida por Carmen Salinas» telediario 11 de noviembre de 2021.
- ↑ «'Aventurera', el origen de la obra que nació en el Salón Los Ángeles» www.milenio.com.
- ↑ «Las famosas que han sido Aventurera» Capital México 23 de abril de 2017.
- ↑ Rivero, José. (11 de septiembre de 2021). «Las mejores imitaciones de Carmen Salinas y la triste razón por la que dejó de hacerlo» TVyNovelas.
- ↑ Eduardo Dina y Ángel Delgado. (11 de noviembre de 2021). «Carmen Salinas, ahora hospitalizada, no quería ser diputada pero lo fue en 2015» El Universal.
- ↑ «Carmen Salinas no despierta del coma y esto es lo que dijeron los médicos» infobae 21 de noviembre de 2021.
- ↑ a b Carmen Salinas es ingresada de urgencia al hospital. El Financiero.
- ↑ a b «Carmen Salinas no sufrió un derrame, sino una hemorragia cerebral, aclara su hija» Milenio 16 de noviembre de 2021.
- ↑ «Expulsan a Carmen Salinas de la telenovela «Mi fortuna es amarte»» Turquesa News.
- ↑ «María Rojo sustituirá a Carmen Salinas en telenovela «Mi fortuna es amarte»» El Universal 20 de noviembre de 2021.
- ↑ «María Rojo habla por primera vez de su reemplazo a Carmen Salinas en «Mi fortuna es amarte»» El Heraldo de México 22 de noviembre de 2021.
- ↑ «Muere el «Chato» Cejudo, colaborador de Carmen Salinas» El Universal 19 de abril de 2012.
- ↑ «Muere «El Chato» Cejudo, entrañable amigo de Carmen Salinas y de muchos famosos más» Hola 20 de abril de 2012.
- ↑ «Murió «Cepillín», el «payasito de la tele», a los 75 años» Milenio 8 de marzo de 2021.
- ↑ a b c Carmen Salinas oficial1. (2020-07-10). CUANDO AYUDE A PEPE MAGAÑA A SALIR DEL BOTE Y ALLI CONOCI A RAFAEL CARO QUINTERO. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Carmen Salinas prefiere el dinero, «gano más como actriz que como diputada»» El Debate.
- ↑ «Carmen Salinas culpa a China de la pandemia COVID-19 por «comer perritos y gatitos»» Axency.
- ↑ «Carmen Salinas se disculpa por comentarios racistas sobre chinos» Twitter.
- ↑ «Carmelita Salinas: De qué murió la famosa actriz mexicana» El Heraldo de México.
- ↑ «Muere la actriz mexicana Carmen Salinas a los 82 años» ELMUNDO 2021-12-10.
- ↑ Rivera, Nallely. (2021-12-27). «Carmen Salinas ya descansa junto a su hijo Pedrito en el Panteón Español» Noticieros Televisa.
- ↑ «Premian Cronistas de Nueva York Carmen Salinas» Vanguardia 2 de marzo de 2016.
- ↑ «Carmen Salinas controla su presión arterial con alimentos» Paligmed 18 de febrero de 2012.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carmen Salinas Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Carmen Salinas YouTuben
- Legegilearen fitxa
- Diputatuen ganberako fitxa