Edukira joan

Christian Gálvez (aurkezlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Gálvez (aurkezlea)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlitros Christian Gálvez Montero
JaiotzaMóstoles eta Madril1980ko maiatzaren 19a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea, gidoilaria, telebista-aktorea, idazlea, museologoa, telebista aurkezlea eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

christiangalvez.com
IMDB: nm1426628 Twitter: ChristianG_7 Instagram: galvezchristian Edit the value on Wikidata

Christian Gálvez Montero (Móstoles, Madrilgo Erkidegoa, 1980ko maiatzaren 19a) espainiar telebista aurkezle, aktore eta idazle bat da. Patricia Pardo kazetari eta aurkezle galiziarrarekin ezkonduta dago.

Magisteritza eta Ingeles filologiako ikasketak hasi bazituen ere, ez zituen inoiz amaitu. Telebistan bere lehenengo agerraldia 15 urte zituela egin zuen Médico de familia telesail espainiarrean. Ondoren, Al salir de clase eta beste telesail batzuetan ere noizbehinkako agerraldiak egin zituen.

Urte batzuk beranduago aurkezle laneran hasi zen hainbat programatan, baina bereziki ezaguna egiten hasi zen Caiga quien caiga (2005-2007 bitartean Manel Fuentes aurkezleak zuzendutako saioa) telebista programan erreportari aritu zenean.

2007. urtean Telecinco kateak Pasapalabra programa aurkezteko eskaintza egin zioen. Ordura arte Antena 3 kateko programa izan zen. Aurkeztu dituen urte guzti hauetan saioak arrakasta handia izan du, eta hainbat sari jaso izan ditu urte hauetan zehar. Hala nola, Ondas Sariak (2008). Horretaz gain, saio hau aurkeztu bitartean, beste saio batzuetako aurkezlea izan da aldi berean, beti ere Telecinco katean: el reality show Operación Tony Manero (2008);​ Tú sí que vales (2008-2013);​ Debate de Supervivientes (2009-2011), El Reencuentro (2011), Acorralados (2011) eta ¡Vaya fauna! (2015).

Geroztik, hainbat liburu idazteaz gain, beste hainbat saio ere aurkezten aritu da. Izan ere, 2019. urtean Pasapalabra saioa berriro ere Antena 3 katean emititzera pasa zen. Horiek horrela, Alta tensión (2021) saioa aurkezten hasi zen eta 25 palabras (2022-2023) izan da aurkezle moduan egin duen azkeneko lana.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mostolesen jaio zen. 2007. urtean aurkezle zen saioan Almidena Cid gimnasta ohia ezagutu zuen, eta urte horretan bertan bikote zirela aitortu zuten. 2010. urtean Torrelodonesen ezkondu ziren. 2021. urtearen amaieran bikoteak banatuta zeudela onartu zuen. Hilabete batzuk beranduago, 2022ko otsailan, telebista aurkezleak Patricia Pardo aurkezlearen bikote zela aitortu zuen. Urte horretan bertan ezkondu ziren, eta gaur egun bere lehenengo haurraren esperoan dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]