Edukira joan

David Hare

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Hare

(2018)
Bizitza
JaiotzaSt Leonards-on-Sea1947ko ekainaren 5a (77 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaC. T. R. Hare
Ezkontidea(k)Margaret Matheson (en) Itzuli  (1970, 1970eko abuztuaren 7a -  1980)
Nicole Farhi (en) Itzuli  (1992 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJesus College (en) Itzuli
Lancing College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, idazlea, aktorea, telebista zuzendaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
InfluentziakBertolt Brecht
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea

IMDB: nm0002376 Allocine: 33733 Allmovie: p93432 TCM: 81147 IBDB: 27017 Edit the value on Wikidata

David Hare (St Leonards-on-Sea, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1947ko ekainaren 5a) britainiar antzerkigile eta zuzendaria da. Antzerki lan asko idatzi ditu, eta lan horietako askotan gogor kritikatu du britainiar gizartea.

Ingeles filologiako ikasketak egin zituen Cambridgen. Ikasketak bukatuta, zinema konpainia batentzat lan egin zuen eta antzerki talde ibiltari eta esperimental bat sortu zuen: Portable Theatre Company. Aldi berean Royal Court Theatren lan egin zuen, literatura zuzendari gisa (1969-1970) eta antzerkigile gisa (1970-1971). 1972an Portable Theatre Company konpainiak porrot egin zuelarik Notthingham Playhousen hasi zen lanean antzerkigile gisa. Gero beste antzerki talde bat sortu zuen, David Aukin eta Max Stafford-Clarkekin batera: Joint Stock Theatre Group. Talde horretako zuzendari izan zen 1975-1980 bitartean.

Hareren antzerki lanetako askok eduki politiko handia dute, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoko ingeles gizartea kritikatzen dute. Pertsonaiak ere, askotan, mundu postmodernoak desliluratu edo usteldutakoak dira. Halaber, askotan azaltzen ditu bere lanetan sexu errepresioa eta instituzio tradizionalen hustasuna. Racing Demon lanean adibidez, Ingalaterrako Elizaren hutsaltasuna eta hipokrisia salatu zituen apaiz homosexual baten pertsonaiaren bitartez. Antzerki lan aipagarrienak dira:

  • Slag (1970)
  • The Great Exhibition (1972)
  • Brassneck (1972, Howard Brentonekin batera idatzia)
  • Knuckle (1974)
  • Fanshen (1975)
  • Teeth "n" Smiles (1975)
  • Plenty (1978)
  • A Map of the World (1983)
  • Pravda (1985)
  • The Secret Rapture (1989)
  • Racing Demon (1990)
  • Murmuring Judges (1991)
  • Absence of War (1993)
  • Skylight (1995)

Antzerkia ez ezik zinema ere landu du. 1982an Greenpont Films konpainia sortu zuen eta Wetherby (1985) eta Strapless (1989) filmak idatzi eta zuzendu ditu. Plenty (1985), Paris by Night (1989), eta Damage (1992) filmak ondu ditu, eta 1993an The Secret Rapture zinemara moldatzen lagundu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.