Donatella Versace
Donatella Versace | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reggio di Calabria, 1955eko maiatzaren 2a (69 urte) |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Milan |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Florentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, enpresaburua eta moda-diseinatzailea |
versace.com | |
Donatella Versace (Reggio di Calabria, Italia, 1955eko maiatzaren 2a - ) moda diseinatzaile italiarra da, Gianni Versaceren arreba.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donatella Versace Reggio di Calabrian jaio zen, Italian, 1955eko maiatzaren 2an. Aita goi mailako finantzaria zen eta ahizpa zaharrago bat, Tina, hil egin zitzaion 12 urte besterik ez zituenean.
70eko hamarkada erdian, Donatellak anaia zaharragoa zen Giovanniren ("Gianni") pausoak jarraitzea erabaki zuen. Hasieran harentzako Harreman Publikoko arloa eramatea pentsatu zuen, baina baliagarriagoa izango zen musa eta kritiko paperean. Horrela murgildu zen Donatella modaren munduan.
Hurrengo hamarkadan, 80koan, Giannik hari dedikaturiko lurrina atera zuen eta zigilu propioa ere ireki zuen, Versus, Versaceren lerro ospetsua izaten jarraitzen duena.
1997ko uztaileko Gianniren hilketa baino lehen, Donatella eta Santo Versacek bigarren mailako lanak besterik ez zituzten egiten, baina Gianni hil zenean, Donatella eta Santok hartu zuten anaiaren negozioen ardura. Gaur Donatellak diseinatzen du eta Santo, berriz, finantzaz arduratzen da. Versace firmak urte zailak izan zituen, modak norabide zurrunagoa hartu zuelako, baina bizirautea lortu zuten eta berriro oso estimatua den zigilua da. Donatellak H&M etxearekin ere elkarlana egin du, bilduma merkea ateraz, 80 eta 90eko Versaceren bertsio berria eginez.
2005ean, Madonna aukeratu zuen firmaren bozeramale izateko eta 5 milioi dolarretako akordioa egin zuten.
2007ko udaberriko bilduma Benedikto XVI.a aitasantuaren idazkari pribatua den Georg Gänswein dotorearen irudian oinarritu zuen, Bel Giorgio deitua eta Vanity Fair aldizkariaren esanetan, Monseñor George Clooney[1].
Donatella Versacek musika eta ikuskizuneko espurruko emakume esanguratsu askoren soinekoak diseinatu ditu, Britney Spears, Christina Aguilera, Beyoncé, Angelina Jolie, Cher, Janet Jackson, Madonna, Kylie Minogue eta Lady Gaga[2] beste askoren artean.
Oso beltzarana eta ile horia den irudi bereziko emakumea, prentsa arrosan agertzen da maiz. Donatella eta bere senar ohia den Paul Beck modeloak bi seme-alaba dituzte: Allegra (1986) - honek jaso zuen osaba Gianniren jabetzaren erdia[3] - eta Daniel (1991). Dirua erruz izan badute ere, gauzak ez dira errazak izan Versace familian:
« | Nuestra hija, Allegra ha estado luchando contra la anorexia, una enfermedad muy grave, por muchos años"[4] | » |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/1539681/Gorgeous-Georgs-priestly-chic-inspires-a-new-Versace-show.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.abc.es/20121008/estilo-gente/abci-topless-gaga-donatella-versace-201210081001.html
- ↑ (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20140702220407/http://www.vogue.co.uk/person/donatella-versace
- ↑ (Ingelesez)http://www.reuters.com/article/2007/03/28/us-versace-anorexia-idUSL2862552820070328
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donatella Versace |