Edukira joan

Elisabet Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau 13. mendeko Nafarroako erregina ezkontideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet Frantziakoa

Nafarroako errege-erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 1241eko martxoaren 18a
Herrialdea Frantzia
 Nafarroako Erresuma
HeriotzaHyères uharteak1271ko apirilaren 17a (30 urte)
Hobiratze lekuaClairvauxko abadia
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaLuis IX.a Frantziakoa
AmaMargarita Proventzakoa
Ezkontidea(k)Tibalt II.a Nafarroakoa  (1258 (egutegi gregorianoa) -
Haurrideak
LeinuaKapet etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Elisabet Frantziakoa (1242ko martxoaren 18- 1271ko apirilaren 17) Frantziako infanta eta Nafarroako erregina ezkontidea zen.

Aita San Luis eta ama Margarita Probentzakoa zituen. Alaba handiena zen. Luis IX.ak Nafarroarekin harreman onak izatea nahi zuen eta Elisabet Tibalt II.a Nafarroakoarekin ezkondu zuen. Luis IX.ak alabarekiko zituen jarraibide batzuk mantentzen dira. Hori ezohikoa garai haietan, izan ere, damak ezkontzarako prestatzea amen esku uzten zen, ez aiten esku. 1255eko apirilaren 6an Melunen Rouengo artzapezpikuak Elisabet eta Tibalt II.a, Nafarroako errege eta Xanpainako kondearen arteko ezkontza ospatu zuen.[1] Mutilak 15 urte zituen eta neskak 13.

1270eko uztailean Tunisera joan zen aitaginarrebarekin batera Zortzigarren Gurutzadan parte hartzeko. Urte bereko abuztuan, Gurutzadan zegoela, aita hil zitzaion. Abenduan, epidemia batek Tibalt senarra Siziliako Trapani hirian hil zuen etxerako bueltan zegoela. Anaia Henrike I.a Nafarroakoa zen oinordekoa.

Elisabet Frantziara itzuli eta Proventzan bizi zen. Tamalez, ez zuen luzaro iraun. 1271n hil zen Hyèresen eta, senarrarekin batera, Provinseko Cordeliers komentuan lurperatu zuten. Italiar iturrien esanetan, berriz, biak Trapaniko San Domenico elizan lurperatuta daude.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]