Elixabete Garmendia
Elixabete Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ormaiztegi, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Argia Jakin Emakunde Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria Euskalerria irratia Euskal Irrati Telebista Euskadi Irratia Berria Gipuzkoako Foru Aldundia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953) gipuzkoar kazetaria da. Emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan, izan zuen aurrekari bakarra Miren Jone Azurza izan baitzen, urte batzuk lehenago, 1969tik 1977era bitartean, Zeruko Argia aldizkariaren zuzendaria izan zena.[1]
Kazetari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971n, Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasten hasi zen[2] eta bukatutakoan, Zeruko Argia astekarian lan lortu: garai konplikatuak ziren euskaraz argitaratzen zen prentsarako. Deia egunkarira joateko, Mikel Atxagak zuzendaritza utzi zuenean hiru emakume geratu ziren aldizkaria aurrera ateratzeko: Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre, eta Lurdes Auzmendi.[3] Hirurak aritu ziren 1980ra bitarte, orduan Joxe Mari Ostolaza, Josu Landa, Joxemi Zumalabe eta Pello Zubiriaren lan taldeak (“Argieroak”) hartu zuen bere gain aldizkariaren ardura.[4]
1981tik 1986era arte, Gipuzkoako Aldundian egin zuen lan, euskara zerbitzuko teknikari gisa, baina bere kazetari-sen dinamikoak 1986ean Euskal Telebistara berriro kazetari moduan lan egitera eraman zuen.[2]
Hainbat saiotan parte hartu du ETBren ibilbidean, besteak beste 1990eko hamarkadaren erdialdetik euskaldun askoren erreferentziazko saio bihurtu zen Bertatik Bertara; eguerdiko edizioaren zuzendaria izan zen 2000. urtetik.[5][6]
Horiez gain, hainbat komunikabidetan aritu izan da lankidetzan; adibidez Berria egunkarian, Argia aldizkarian bertan, Euskadi Irratian, Euskalerria irratian, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan.[7]
Erretiroa hartuta, jakin-minak unibertsitatera itzuli eta antropologiako ikasketak egitera eraman zuen. Gizakion bizimolde, sinismen eta jokabideetan sakontzearren, bereziki emakumeen ibilbide eta garapenari dagokienean.[8]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunikabideetako lankidetzez gain, hainbat liburu ere idatzi ditu:[9]
- nanoGUNE. Txikiaren xarma. 2021[10].
- Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari (Berria, Jakin eta Elkar, 2018)[11]
- 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012) Ormaiztegiko Udalarekin Lankidetzan.[12] Sei pertsonaren testigantza oinarri, Ormaiztegin 1936ko gerraren kontakizuna da.
- Yoyes desde su ventana (1987) Koordinatzaile.[13]
- Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak sailean hamaika biografia labur dauzka argitaratuta:
- 2010: Maria Pilar Lasarte (1937)
- 2010: Mikel Atxaga (1932-2009)
- 2008: Xabier Peña Albizu (1914-1980)
- 2003: Karmele Goñi: (1926)
- 2002: Mª Angeles Garai: (1930)
- 2001: Polixene Trabudua: (1912)
- 2000: Gerhard Bähr: (1900-1945)
- 2000: Patxi Etxeberria: (1900-1989)
- 1998: Balendiñe Albizu: (1914)
- 1998: Gregorio Mujika: (1882-1931). Euskalerriaren alde eta Euskal-Esnalea
- Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologiako masterraren amaierako lana.[14]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Kazetari-ibilbide profesionalaren saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik.[4][15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elixabete Garmendia, euskal kazetaritzako aitzindarietako bat» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ a b VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Elixabete Garmendia. Kazetaria: Langileak euskalduntzeko plangintzak arrotzak dira ETBn» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ Arzalluz Alustiza, Eneritz; Fernandez, Amaia. (2019). «Elixabete Garmendia: "Denok genuen argi euskara hutsezko hedabideari eutsi behar zitzaiola"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ a b «Elixabete Garmendiaren ibilbidea saritu du Kazetarien Euskal Elkargoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ «"Bertatik Bertara". El éxito de la información más cercana» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2001-01-15). «Elixabete Garmendia,' Bertartatik bertara'-ko lehenengo edizioko zuzendaria. "Zerbitzu publikoak garela oso barneratuta dugu gure saioan".» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ «Elixabete GARMENDIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ «Elixabete Garmendia / BAGARA.» www.bagara-somos.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Elixabete Garmendia Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Une oro egon naiz galdera eta harridura marketatik zintzilik»» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
- ↑ Elixabete, Garmendia Lasa,. (2018). Carlos Garaikoetxea : lider bat lehendakari. Elkar ISBN 9788490278666. PMC 1076486069. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ Garmendia Lasa, Elixabete. (2012). «36ko gerra Ormaiztegin» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) ISBN 978-84-8419-244-2. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ YOYES - DESDE SU VENTANA.. LULU Press INC 2013 ISBN 1447802500. PMC 1012809576. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ «Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ «Olatz Arrietari emango diote Euskal Kazetariak saria» Euskal Irrati Telebista 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elixabete Garmendia Jakin aldizkaria. (artikulu 1994-1999 tartean eta beste bat 2018an)
- Elixabete Garmendia berria egunkariko artikuluak. (3 artikulu 2004an eta 130etik gora artikulu 2014az geroztik)
- «site:www.eitb.eus/eu/ Elixabete Garmendia - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-24). Elixabete Garmendiaren sinadura. Euskadi Irratian
- Elixabete Garmendia Argia aldizkarian