Eskaner
Irudien eskanerra, informatikaren testuinguruan, irudiak (argazkiak, marrazkiak, esku-idazkiak, objektuak...) atzitu eta irudi digital modura gordetzen dituen gailua da. Eskanerrik arruntenak, gaur egun, dokumentua kristalezko leiho baten gainean kokatzen den mahaigaineko eskanerrak edo eskaner lauak dira. Eskuko eskanerrak, berriz, eskuz mugitzen dira eskaneatu nahi den elementuaren gainetik, eta hasierakoak "makila magikoak" bezalako tresna txikia baziren ere, gero eboluzionatu egin zuten eta 3D eskaner bilakatu ziren eta diseinu industrialean, ingeniaritzan, analisi eta neurketetan eta beste hainbat aplikaziotan erabiltzen hasi ziren. Dokumentua modu mekanikoan mugitzen dituzten eskanerrak formatu handiko orriak eskaneatzeko erabiltzen dira.
Eskaner modernoek karga akoplatuko gailuak (ingelesez charge-coupled device, CCD) edo ukipenezko irudi-sentsoreak (ingelesez contact image sendor, CIS) erabiltzen dituzte irudiak jasotzeko, eta danbor-eskaner zaharrek fotobiderkatzaileak darabiltzate. Eskaner birakaria danbor-eskanerren multzoko tresna berezi bat da, karga akoplatuko gailua erabiltzen duena fotobiderkatzailearen ordez, eta dokumentuak abiadura handian eskaneatzeko erabiltzen da.
Beste zentzu batean, eskanerrak izaki bizidunak eskaneatzeko ere erabiltzen dira, adibidez medikuntzan gaixotasunak ikusteko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |